Eusko Jaurlaritzak umeak 4 urte izan arte luzatuko du seme-alabako hilean 200 euroko laguntza unibertsala
Dekretuak, halaber, zabaldu egin ditu guraso bakarreko familiei ematen zaizkien laguntzak, 4 eta 7 urte arteko haurren gurasoei emango dizkie, hilean 100 eurokoak.
Jaioberri bat, artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Eusko Jaurlaritzak seme-alabako hilean 200 euroko laguntza unibertsala lau urtera arte luzatuko du. Gobernu Kontseiluak gaur onartu du horretarako dekretua, eta neurria 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, atzeraeraginez.
Orain arte, laguntza hori haurra jaio eta hiru urte bete aurreko hilabetera arte jasotzen zuten familiek. Dekretu berriarekin, urtebete gehiagoz jasotzeko aukera izango dute, haurrak lau urte bete arte.
Atzeraeraginez aplikatuko da. Hala, 2026ko urtarrilaren 1ean lau urte bete gabe zituzten 3 eta 4 urte arteko haurren familiek ere eskatu ahal izango dute laguntza. Adibidez, haur batek uztailean betetzen baditu lau urte, familiak urtarriletik ekainera bitarteko sei hilabeteei dagozkien ordainketak jasoko ditu.
Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egin ahal izango dira eskabideak. Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, ekainaren amaieran argitaratuko dute.
Bestelako nobedadeak
Dekretuak beste aldaketa batzuk ere jasotzen ditu. Horietako bat da 4 eta 7 urte arteko adingabeentzako hilean 100 euroko laguntza guraso bakarreko familiei zabaltzea. Orain arte, hirugarren edo ondorengo seme-alabak zituzten familia ugariek baino ez zuten laguntza hori jasotzeko aukera.
Bestalde, lehen aldiz, harrera- eta tutoretza-familiak ere hazkuntzarako laguntzen onuradunen artean izango dira. Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, neurriak 600 familiari baino gehiagori egingo die mesede.
Administrazio arloan ere aldaketak egingo dituzte. Besteak beste, erroldatze baldintzak malgutuko dituzte, eta errentaren egiaztapenarekin lotutako izapide batzuk sinplifikatu.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren arabera, laguntzen hedapenak 85,8 milioi euroko kostua izango du datozen lau urteetan. 2026an, berriz, ia 34 milioi euro bideratuko dituzte neurri hori finantzatzera. Jaurlaritzaren esanetan, helburua da seme-alaben hazkuntzak familiei eragiten dizkien gastuak arintzea eta babes publikoa indartzea.
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak dekretuaren xehetasunak azaldu ditu Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren asteko bileraren ondorengo agerraldian. “Laguntza honek presio ekonomikoa arintzen du, eta pertsona askok indar eta aukera gehiago izan ditzakete seme-alabak nola hezi, zaindu eta lagundu pentsatzeko”, adierazi du.
Baldintzak eta atzeraeragina
Ekimen hau familiei laguntzera eta jaiotza-tasa sustatzera bideratuta dago, eta honako baldintzak betetzen dituzten pertsonek eskatu ahal izango dute. Lehenik eta behin, Euskadin bizitzea eta erroldatuta egotea, adingabearen helbide berean, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin edo, bestela, aurreko hamar urteetan bost urtez erroldatuta egon izana. Bigarrenik, diruz lagundu daitekeen jarduketaren aldian adingabearekin bizitzea eta haren zaintza edukitzea.
Neurria atzeraeraginez aplikatuko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Atzeraeragin horrek modu desberdinean eragingo die familiei. Eusko Jaurlaritzak hainbat adibideren bidez azaldu du:
- Nire alabak 3 urte bete zituen 2025eko abuztuaren 12an: familiak laguntza berria jasotzeko eskubidea du 2026ko urtarriletik uztailera arte.
- Nire semeak 3 urte bete zituen 2026ko urtarrilaren 12an: familiak laguntza berria jasotzeko eskubidea du 2026ko urtarriletik 2027ko abendura arte.
- Nire alabak 4 urte bete zituen 2026ko urtarrilaren 12an: ez du laguntza berria jasotzeko eskubiderik. Ez dagokie laguntzaren luzapena 2026ko urtarrilean 4 urte bete dituzten seme-alabak dituzten familiei, laguntza amaitzen baita haurra 4 urte betetzen duen hilaren aurreko hilean.
- Nire alabak 4 urte bete zituen 2026ko otsailaren 12an: familiak laguntza berriak jasotzeko eskubidea du 2026ko urtarrilari dagokion laguntzarako.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.