Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak datorren udazkenean egingo dira
Osakidetzaren 2023, 2024 eta 2025 urteei dagokien EPEan izena emateko bigarren fasearen epea zabalik da, gaurtik aurrera. Oraingo honetan 41 kategoriatan formalizatu ahal izango da izen-ematea, eta azterketak urria eta azaroa bitartean egingo dira.
Izena emateko epea Osakidetzaren webgunean egongo da zabalik, ekainaren 2tik 29ra, 14:00ak arte. Aurreko fasean bezala, Osakidetzak hautagaien eskura jarriko du izena eman duten kategoriari dagokion galdera-sorta. Enplegu-deialdiaren berritasun nagusietako bat test motako proba bakarra egitea da, alderdi teorikoa eta praktikoa bilduko dituena, eta hurrengo hiru urteetan nota gordetzeko aukera.
Deialdia ondorengo kategoria profesionaletarako izango da:
- F.E. Larrialdietako medikua
- F.E. Ospitale-pediatriako medikua
- F.E. GSU-ko medikua
- F.E. Psikologo kliniko teknikaria
- Farmazialari teknikaria
- Odontologo teknikaria
- Liburuzaina
- Ekonomiako goi-mailako teknikaria
- Informatikako goi-mailako teknikaria
- Letradu korporatiboa
- Juridikoko goi-mailako teknikaria
- Mantentze-lanetako eta instalazioetako goi-mailako teknikaria (Goi-mailako ingeniaria)
- Euskararen normalkuntzako goi-mailako teknikaria
- Antolakuntzako goi-mailako teknikaria
- Ergonomia, prebentzio eta psikosoziologiako goi-mailako teknikaria
- Segurtasun eta higienearen prebentziorako goi-mailako teknikaria
- Optika eta optometrian diplomaduna
- Lan-osasuneko erizaina
- Osasun mentaleko erizaina
- Emagina
- Terapeuta okupazionala
- Administrazio eta kudeaketako erdi-mailako teknikaria
- Mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikaria (Ingeniari teknikoa)
- Gizarte-langilea
- Anatomia patologiko eta zitologiako teknikari espezialista
- Audioprotesiko teknikari espezialista
- Dietetikako teknikari espezialista
- Osasun-dokumentazioko teknikari espezialista
- Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista
- Erradioterapiako teknikari espezialista
- Sukaldaria
- Informatikako teknikari espezialista
- Elektromedizina instalazioetako teknikari espezialista
- Farmaziako laguntzailea
- Garraio sanitarioko gidaria
- Larrialdietako ibilgailuen gidaria
- Jostundegiko ofiziala
- Berogailua mantentzeko ofiziala-iturgina
- Mantentze elektrikoko ofiziala
- Instalazioen mantentzeko ofiziala
- Mantentze mekanikoko ofiziala
Lehenengo azterketak, ekainean
Lehen faseko izen-ematea amaituta, 101.000 pertsonak baino gehiagok formalizatu dute EPE honetan parte hartzeko eskaera. Azterketak BECen egingo dira ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Bigarren fasearen kasuan, probak urria eta azaroa bitartean egitea aurreikusten da. Horrela, gainerako kategorietarako hirugarren fasearen deialdia bakarrik geratuko litzateke, eta uda ostean irekitzea aurreikusten da.
Guztira, 23-24-25 EPEak 5.425 plaza eskainiko ditu 107 lanbide-kategoriatarako. Deialdi honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sendotu egin dute Osakidetzako plantilla egonkortzeko eta sistema publikoa indartzeko egindako apustu irmoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera