Euskadik eta Kanadak batzorde bat sortuko dute San Juan itsasontziak Labrador penintsulara egingo duen bidaia prestatzeko
1565ean Red Bayn hondoratutako euskal baleontziaren erreplikak “zeharkaldi zoragarria” egingo du Kanadaraino, Phillip Earle Labradorreko parlamentariaren hitzetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanadara egin duen erakunde-bidaiak astelehen honetan amaitu du bere ibilbidea, eta Kanadako Gobernuak batzorde bat eratuko duela hitz eman du. Horren helburua izango da San Juan itsasontziaren erreplikak etorkizun hurbilean Labradorrera egingo duen espedizioa diseinatzea, eta xede horrekin elkarlanean arituko da Euskadiko erakundeekin eta Pasaiako Albaola ontziolarekin batera.
Hala adierazi du Phillip Earle Labradorreko parlamentariak bidaiaren azken jardunaldian, Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozarekin eta Albaolako presidente Xabier Agoterekin izandako bileraren ondoren. “Hemen bilduta gauden guztiok helburu bera dugu: San Juan itsasontziaren azken bidaia zeharkaldi zoragarria izatea, eta estuki lan egingo dugu hori lortzeko”, azaldu du. Gainera, erakunde berriak “administrazio-prozesuak bizkortuko ditu eta hainbeste itxarondako bidaiari bidea emango dio", Earleren esanetan.
Bestalde, Mendozak nabarmendu duenez, “Red Bayk ez du gure historia soilik gorde eta berreskuratu. Are gehiago, bizirik mantendu ditu ekintzailetza, elkartasuna, ausardia, berdintasuna eta gure herriaren garapena mugaz harago bilatzeko grina bezalako balioak”.
Bere aldetik, Agotek adierazi du ekimen hau “ezin hobea” dela, alde guztiak batu direla proiektura eta askok adierazi dutela horretan parte hartzeko interesa.
Zure interesekoa izan daiteke
Unibertsitatera Sartzeko Probari buruz jakin beharrekoak: ordutegiak, beharrezko dokumentazioa, baimendutako eta baimendu gabeko materialak eta abar
Milaka ikaslerentzat aste erabakigarria da honakoa, asteartetik ostegunera Unibertsitatera Sartzeko Probak egin beharko baitiztuzte. Ikasten ez dugu lagundu, baina, informazio praktikoa bildu dugu, baliagarri izateko asmoz.
Urdaibai Bird Center: 25 urte hegaztien paradisua babesten
Urdaibai Bird Center erreferentziazko gune bihurtu da azken urteetan. Duela ia hogeita bost urte hasi ziren lanean, bertako altxorra bisitarien begi bistan jartzeko helburuarekin. Urte horietan guztietan izandako mugarriei eta esku artean dituzten erronkei buruz galdetu diegu arduradunei.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Gasteizen, gazte bat hiltzen saiatzea egotzita
Erasoa Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu da. Biktima (25 urtekoa) konorterik gabe aurkitu dute kalean, bizkarrean bi labankada zituela.
Errenteriako alkateak onartu egin du krisia dagoela Udalaren eta Kukairen artean, "prozesuari zein konfiantzari dagokionez"
"Gure ustez, krisi honetatik ateratzeko modu bakarra prozesura itzultzea da: berriz ere, biktimei dagokien zentralitatea ematea", nabarmendu du alkateak. "Bitartean, 2026. urtea Kukairekiko harremana izoztuta abiatu genuen, eta horrela jarraitzen dugu", esan du.
Hasi dira sanferminetako hesia muntatzen
Guztira, 900 zutoin, 2.700 ohol eta 80 ate jarriko dituzte, entzierro txikiaren zatia, entzierroaren ibilbidea eta zezen-plazaren barrualdea mugatzeko.
Egoitza bat, bi estadio eta lau partida: honelakoa da 2030eko Munduko Txapelketarako euskal proposamena
Euskal erakundeek Bilbo eta Donostiaren arteko hautagaitza bateratua proposatu diote FIFAri 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartzeko. Proposamenak FIFAren eskakizunen diru- eta antolakuntza-eragina murriztea du helburu, Euskadik egoitza izateari uko egin gabe.
Joxerramon Bengoetxea (EHU): “Finantzaketa egokia eskatzen dugu, soldata erakargarriak eskaini eta irakasleak erakartzeko”
Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea elkarrizketatu dute Radio Euskadiko Boulevard saioan, eta, finantzaketari buruz galdetuta, adierazi du “ezinbestean” finantzaketa egokia eskatuko dutela, “baldintza eta soldata erakargarriak” eskaini ahal izateko, “irakasleak erakartzea” lortze aldera. Halaber, azpiegiturekin eta digitalizazioarekin lotutako beharrei aurre egiteko ere finantzaketa egokia beharrezkoa dela nabarmendu du.
38 urteko gizon bat hil da Burgin, auto-istripuz
Ezbeharra goizaldean gertatu da. Autoa bidetik atera da eta eraikin baten kontra jo du; oraindik ez da argitu zergatik.
Bilbo eta Donostia egoitza bakar gisa aurkeztuko dira 2030eko Munduko Txapelketa hartzeko
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek, Bilboko eta Donostiako udalek, Athleticek eta Realak FIFAri jakinarazi diote hautaketa-prozesuan jarraitzeko asmoa dutela, euskal egoitza bakarra eta bi estadio (San Mames eta Anoeta) dituen proposamenarekin.