Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
BECen egindako azterketa baten irudia. Argazkia: EFE
Osakidetzaren 2023, 2024 eta 2025 urteei dagokien EPEan izena emateko epea zabalik da, gaurtik aurrera. 5.425 plaza eskainiko dira deialdi honetan, horietatik 2.160, berriak, eta 2026an zehar egingo da. Probak, zehazki, ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta hainbat berrikuntza izango dituzte: hurrengo hautaketa-prozesurako oposizio-probaren nota gorde egingo da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Horretarako, galdera-sorta bat jarriko da izangaien eskura, proba prestatzea errazteko.
Deialdia ondorengo kategoria profesionaletarako izango da:
- Administrari laguntzailea
- Administraria
- Erizaina
- Erizaintzako laguntzailea
- Zerbitzuetako langilea
- Zeladorea
- Fisioterapeuta
- Laborategiko teknikaria
- Administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria
Izena emateko epearen barruan, Osakidetzak test erako galdera-sorta bat argitaratuko du. Itaun-sorta hori bat etorriko da gai-zerrenda orokorrarekin eta kategoria bakoitzerako ezarritako gai-zerrenda espezifikoarekin.
Prozesu hori arautuko duten oinarri orokorren ezaugarriak Mahai Sektorialean SME eta SATSE sindikatuek onetsitako akordio batean oinarritzen dira. Berrikuntza gisa, izangaiek proba honetan lortzen duten nota gorde ahalko dute hurrengo deialdirako, eta test motako proba bakarra egongo da, zati teorikoa eta praktikoa bilduko dituena, horrelakorik duten kategorien kasuan.
Gainera, lehen aldiz, eta EPE honekin batera, deialdi bat egingo da desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat, gutxienez 25 plaza egokitu egongo baitira eskakizunetan eta probetan, osasun publikoaren eremuan benetako inklusioa errazteko. Osakidetzak deialdi horretan izena emateko epeen berri emango du laster. Erizaintzako laguntzaileen, zeladoreen eta zerbitzuetako langileen kategorietarako plazak eskainiko dira aipatu deialdian.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera