Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak “barkamena” eskatu du epaiketako azken unean
Arabako Lurralde Auzitegian egin duten epaiketa epai zain gelditu da asteazken honetan, aldeek euren ondorioak aurkeztu ondoren. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik, akusatuak “nahita” hil zuela emakumea eta egoeraz “jakitun” zegoela uste dutelako. Defentsak absoluzioa eskatu du, hilketaren unean, “errealitatetik erabat deskonektatuta” zegoela argudiatuta.
Arabako Lurralde Auzitegian, Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketaren azken saioa egin da asteazken honetan eta, aldeek ondorioak aurkeztu ondoren, epai zain gelditu da.
Amaitu aurretik, azken hitzak egiteko aukera eman dio epaileak akusatuari, Maialenen bikotekide ohia eta haren alabaren aita, eta horrek unea baliatu du "barkamena" eskatzeko; "batik bat, alabari", esan du. Adierazi du "egunen batean aurrez aurre eskatzeko" aukera izatea espero duela, eta, "asko sentitzen dut" esanez, amaitu du.
Aurretik, aldeek ondorioak aurkeztu dituztenean, Fiskaltzak eta akusazioek akusatuarentzat 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute, hilketagatik, bi abortu delitugatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik; izan ere, argi dute Maialeni hiltzeko helburuz eman zizkiola 13 labankada hiltzaileak, eta une oro zela egiten zuenaz kontziente.
Azken txostenean, Fiskaltzak, halaber, azpimarratu du akusatuak delitua egin zuela ez zuelako onartzen biktimak banatzea erabaki zuela, eta hura bere jabetzakoa zela uste zuelako.
Zentzu horretan, defendatu du hilketa izan zela eta ez homizidioa, akusatuak biktimari independentziaz bizi zedin eragotzi ziola iritzita.
Era berean, Ministerio Publikoak uste du ustezko hiltzaileak ez zuela haren jarduna bultzatu edo eragotzi zuen buru nahasmendurik, krimena egin eta ondorengo orduetan nola jardun zuen ikusita; izan ere, frogak ezkutatu zituen eta ihes egiten saiatu zen, eta nortasun faltsua erabili zuen.
Babes neurrietan akatsa
Gainera, fiskalak “Maialen Mazonen babes polizialean izandako akats handia” deitoratu du, eta adierazi du hori kasuaren amaieran zein urruntze-aginduen urraketen aurrean emandako erantzunean islatzen dela.
Defentsak hasierako eskaria mantendu eta gizona absolbitu dezatela eskatu du, argudiatuta gertakariak izan ziren unean errealitatetik "deskonektaturik" eta "disoziatuta" zegoela.
Alde guztiek hitz egin ondoren, herri-epaimahaiaren esku gelditu da epaia.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketeelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.