Jokabide homofoboa egotzita Iruñean epaitu dituzten lau gazteek ukatu egin dute gertakarietan parte hartu izana
Biktimari elkartasuna adierazteko, Egham Nafarroak elkarretaratzea egin du auzitegiaren atarian eta homofobiari aurre egiteko neurriak eskatu ditu.
Egham Nafarroak gaur egin duen elkarretaratzea. Argazkia: EITB
Lau gazte epaitu dituzte gaur Nafarroako Lurralde Auzitegian, gizonezko bati irain homofoboak egiteagatik. Osotasun moralaren aurkako delitua leporatzen diete laurei, eta 21na hilabeteko espetxe-zigorra, biktimarekiko urruntze agindua hiru urtez eta 3.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dizkiete.
Epaitzen ari diren gertakariak 2024ko azaroan gertatu ziren, Iruñeko hilerriaren inguruan LGTBI komunitateko kideek elkartzeko erabiltzen duten cruising gunean. Salaketaren arabera, ustezko erasotzaileek biktima iraindu zuten, eta autoarekin atzetik jarraitu zioten. Gaur, epailearen aurrean gertakari horietan parte hartu izana ukatu dute gazteek.
Bere deklarazioan, biktimak azaldu du hainbat alditan "marikoi" deitu ziotela, aipatutako leku horretan bakarrik zegoela. "Beldurtuta", bere ibilgailuan sartu eta handik alde egitea erabaki zuen, baina berehala ohartu zen beste auto bat atzetik segika zuela. Aitortu du hasieran ez zuela salaketa jartzeko asmorik, baina zehaztu du cruising espazio hori "babesteko" eman duela urratsa. "Nekatuta nago halako egoerak bizi behar izateaz".
Gertakarien lekuko batek ere deklaratu du. Haren hitzetan, epaitzen ari diren lau gazteak ikusi zituen hilerriaren ingurura hurbiltzen. Jarrera "arraroa" zutela eta "ezkutuan bezala" zihoazela ziurtatu du. Halako hainbat egoera aurrez ikusiak zituenez, "zerbait gerta zitekeela" eta, argazkia atera zion ustezko erasotzaileen autoaren matrikulari. "Badaezpada" ez zen gerturatu eta, beraz, ez zituen oihuak entzun.
Homofobiari aurre egiteko neurriak
Biktimari elkartasuna adierazteko, dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute Justizia Auzitegiaren atarian, Egham Nafarroa kolektiboak deituta. Argi esan dute ez dutela nahi "inolako espetxe zigor eredugarririk", "erreparazio neurriak" baizik. Besteak beste, auzipetuentzako gizarte eta hezkuntza arlo horretako formazioa eskatu dute.
Halaber, cruising espazioen "balio sinbolikoa" nabarmendu dute, eta horiek "babesteko" neurriak ere galdegin dituzte, bertara doazenen "segurtasuna bermatzeko".
Ehgam Nafarroaren arabera, jokabide homofoboek gizarte demokratikoetan lekurik ez dutela erakutsi beharko luke epaiketa honek. "Nafarroako Lurralde Auzitegiari eskatzen diogu cruising espazioek LGTBI kolektiboan duten balio sinbolikoa aintzat hartzea", esan du kolektiboak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eklipsearen inguruan herritarrek izan duten "jarrera zibikoa"
Euskadiko hainbat puntutan milaka ikusle bildu ziren eta joan-etorri ugari eragin zituzten. Auto-ilara nagusiak eklipsearen ondoren pilatu ziren, baina eguna gorabehera nabarmenik gabe amaitu zen.
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
Milioika lagunek jarraitu dute Espainiako hainbat lekutatik eguzki-eklipse oso ikusgarria; Iberiar penintsulan halakorik ez zen gertatzen duela 100 urte baino gehiagotik. Fenomenoa 19:30 aldera hasi zen, eta unerik ikusgarriena 20:30ean iritsi zen: eguna erabat ilundu zen minutu batez, berriro argitu aurretik.
Horrelakoa izan da zuen eklipsea: Oraineko erabiltzaileek bidalitako argazkien bilduma
Gertaera astronomiko ahaztezin honen lekuko izan dira zuen argazki-kamerak. Eskerrik asko une historiko honetan parte hartzeagatik!
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Horietatik, 36 ospitaletan artatu zituzten, eta gainerako 22, berriz, osasun zentrotan. Kasu guztiak arinak dira.
Begiak kaltetu dituzu eklipsean? Medikuarengana joateko alerta-seinaleak
Erretinak ez du minik sentitzen eta kaltea ez da berehalakoan igartzen. Eguzki-eklipsea behatu eta ondorengo 4-12 ordutan heltzen dira lehenengo sintomak. Ezagutu ezazu alarma-seinaleak.
'Gaurik' laburrena, 11.000 metroko altueran
Iberiaren hegaldi berezi batek eklipsearen irudirik garbienak lortu zituen bart, hodei arriskurik gabe eta garbi-garbi, Palentziako probintzia zeharkatzen ari zela.
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.