Adimen gaitasun handiko helduak eta arrakastaren mitoa
Adimen handiko helduek benetan al dute bizimodu errazagoa? Asier Arrieta psikologoak eta heldutan diagnostikatutako Haizea Lopez idazleak ikuspegi anitzeko errealitatea deskribatu dute. Izan ere, potentzial handiarekin bizitzeak ez du derrigor bizitza errazago bihurtzen, diagnostiko berantiarra, autoexijentzia, antsietatea eta ingurukoen espektatibak tartean daude eta.
"Edozer egiteko gauza zara", "oso bizia zara", "talentu handia duzu eta ez duzu aprobetxatzen"... Horiek dira gaitasun handiko lagunek maiz entzuten dituztenetako batzuk. Adimen gaitasun handia izateak presio eta espektatiba handiak eragiten ditu, eta helduei buruz ari garenean, gainera, areagotu egiten dira. "Uste dut gaitasun handiek askotan ito egin zaitzaketela", dio Haizea Lopez 33 urteko idazle sopelaztarrak; duela hiru urte atzeman zuten adimen gaitasun handiak zituela. "Besteek espektatibak dituzte: gauzak hobeto egitea, kale ez egitea. Eta zama emozional hori astuna da", gaineratu du.
Adimen gaitasun handiak neurodibergentzia mota bat dira: garunak desberdin funtzionatzen du, eta azkarrago ikasi, ulertu eta ideiak lotzeko joera handiagoa dute. "Inguruan duzunaz kontzienteagoa zara, dena ulertu beharra sentitzen duzu, eta beste batzuek planteatzen ez dituzten galderak egiten dituzu", azaldu du Asier Arrietak, Bilboko Psikokide psikologia-kabineteko profesionalak. Hala ere, intentsitate kognitibo hori bi ahoko ezpata bihur daiteke: gaitasunak indartu egin ditzake, baina eguneroko bizitza, zaildu.
Diagnostikoa heldutan
Ohikoena da diagnostikoa haurtzaroan egitea, baina gero eta pertsona gehiagok jasotzen dute diagnostikoa heldutan. Horixe gertatu zitzaion Haizea Lopezi; alabari adimen gaitasun handia zeukala diagnostikatu zioten, eta orduan ulertu zuen berak ere horixe bera zeukala. "Informazioa bilatzen hasi nintzenean, neure burua ikusi nuen islatuta", kontatu du.
Horri izena jartzeak lasaitu egin zuen Haizea: "Desberdin sentitzen nintzen, ez nituen gauzak gainerakoek bezala ikusten. Orain hobeto ulertzen dut neure burua, eta hori kudeatzeko tresnak ditut". "Arazo handiena askotan norberak bere burua onartzen ez duelako izaten da", ohartarazi du psikologoak. Haren esanetan, estrategia anitz erabiltzen dituzte laneko eta harreman pertsonaletako inguruneetara egokitzeko, eta horrek osasun mentaleko arazoak eragin ditzakete, antsietatea eta depresioa, esaterako.
Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, biztanleen % 2-3k duzte adimen gaitasun handia. Euskal hezkuntza-sisteman badira berariazko protokoloak gaitasun handiko ikasleak identifikatzeko eta artatzeko, baina adituek eta familiek diote oraindik badagoela tartea goiz identifikatu eta laguntza hobetzeko.
Helduei dagokienez, ordea, ez dago estatistika ofizialik. Hala ere, gaitasun handiko helduen elkarteek eta adituek diotenez, gehienek identifikatu gabe jarraitzen dute. "Espainiako Estatuko biztanleen % 15- 20 artean izan daitezkeela kalkulatzen da", azaldu du Arrietak.
Infradiagnostiko hori are eskasagoa da emakumeen kasuan, genero-arrakalak eragina baitu detekzioan, batetik, eta emakume askok neurodibergentzia ezkutatu edo konpentsatu egiten dutelako, bestetik.
Adimen gaitasun handiak eta arrakasta
Heldutan, adimen gaitasun handiek errealitate konplexua dakarte: potentziala eta kalteberatasuna batera ageri dira, eta horrek gaitasunaren eta arrakastaren arteko lotura zuzena elikatzen du iruditeria kolektiboan. "Arrakasta pertsonaren araberakoa da", azpimarratu du Arrietak. Batzuek etengabeko erronkak eta hazkunde profesionala bilatzen dituzte; beste batzuek, berriz, lan lasaiak aukeratzen dituzte, "buru-karga murrizteko". "Gaitasun handia izaten arren ez duzu zertan garatu eta erabili", gaineratu du.
Haizea Lopezek ere estereotipo hori hautsi nahi du. "Nire kasuan, arrakasta handia izan dut lanean. Hiperfokua dut idazten dudanean, eta ordu asko ematen ditut horretan, izugarri gustatzen zaidalako", azaldu du. "Eta hortik dator arrakasta, ez gaitasun handiak izatetik", ondorioztatu du. Haren ustez, agian arrakasta ez dago potentzialean, baizik eta potentzial hori nola —eta noraino— erabili nahi den erabakitzeko moduan.
Zure interesekoa izan daiteke
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.