Ikertzaileek nabarmendu dute akusatuak "bere borondatez" bi aldiz aitortu zuela Lukas Agirre hil zuela
Halaber, agente batek adierazi du bigarren auzipetuak jakinarazi ziola krimenean erabilitako labana berea zela eta ustezko hiltzaileari berak eman ziola.
Lukas Agirreren hilketa argitzeko epaiketan, ikerketan parte hartu zuten ertzainen txanda izan da gaur. Zazpi agentek deklaratu dute epailearen aurrean, eta horietako bik nabarmendu dute ustezko hiltzaileak bi alditan "bere borondatez" aitortu zuela gazte hernaniarra hil izana; operazio buruan aurrean, lehendabizi, eta ofiziozko abokatuaren aurrean, ondoren.
Hain zuzen, aitortza hori da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian egiten ari diren epaiketaren gakoetako bat. Akusatuak ukatu egiten du hilketaren egilea dela, eta haren abokatuaren arabera, atxilotu ondoren egindako deklarazioak "derrigortuta" egin zituen.
Fiskalak 22 urteko espetxe zigorra eskatu du labankaden egilearentzat, eta beste horrenbeste urteko zigorra labana eman zion gizonarentzat. Gertakarien egunean bi gizonezko horiekin zegoen emakumearentzat, berriz, hiru urteko kartzela eskatu du Ministerio Fiskalak, lagundu egin zielakoan.
2022ko abenduan, Eguberri Egunean, hil zuten Agirre, bularraldean eta lepoan labana sartuta, Donostiako diskoteka ezagun batean kanpoaldean. 24 urte zituen, eta tokian bertan hil zen, odolustuta.
Epaiketaren hirugarren saioan deklaratu duten ertzainek ikerketaren nondik norakoak azaldu dituzte. Batez ere, gertakariak izan eta ondorengo orduotan bildutako informazioa azaldu dute. Esan dutenez, hilketaren zenbait lekukok berehala izen-abizenekin identifikatu zuten ustezko hiltzailea, eta harekin zeuden bi lagunen ezaugarri zehatzak ere eman zituzten.
Emandako datuei esker, berehala aurkitu eta atxilotu zituzten azken horiek, hilketa izan zen lekutik oso gertu. Halaber, ustezko egilearen amari telefonoz deitu zioten, semearekin polizia-etxera joan zedin, eta hala egin zuen.
Bi ertzainek kontatu dute akusatu nagusiak, hasiera batean deklaratzeari uko egin bazion ere, ondoren Ertzaintzako operazio buruaren aurrean "bere borondatez" aitortu zuela hilketa. Horren aurrean, ofiziozko abokatua eskatu zuten, haren aurrean berriro deklarazioa hartzeko, eta berretsi egin zituen hasierako hitzak. Erabilitako labana edukiontzi batera bota zuela ere esan zuen.
Beste agente batek, berriz, deklaratu du bigarren auzipetuak azaldu ziola hilketan erabilitako labana berea zela eta berak utzi ziola ustezko hiltzaileari. Hark ere adierazi zuen edukiontzi batera bota zutela arma.
Halaber, ikertzaileek jakinarazi dute garai hartan akusatuak geolokalizaziorako eskumuturrekoa zeramala, eta horri eskerrak, hilketaren egunean egindako mugimendu guztiak jasota daudela.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.