Lukas Aguirre kasuko fiskalak esan du "hiltzeko asmoarekin" labankatu zutela gazte hernaniarra
22na urteko kartzela-zigorra eskatu du labankaden ustezko egile materialarentzat eta labana eman zion gizonarentzat. Gogorarazi du biktimak ez zuela ebakirik eskuetan, ezta "defentsa-zauririk" ere.
Lukas Agirreren —2022ko Gabon goizean Donostian labankadaz hil zuten gaztea— auziko fiskal Jorge Bermudezek ziurtatu du "oso erraz" sartu ziotela labana biktimari, eta "lepoa zulatu" ziotela.
Lekukoen testigantzak hasi aurretik egin ditu adierazpen horiek Ministerio Publikoaren ordezkariak. Bien bitartean, bi aldeek alegazioak aurkeztu dizkiete epaimahaikideei.
Fiskalak 22 urteko espetxe zigorra eskatu du labankaden egilearentzat, eta beste horrenbeste urteko zigorra labana eman zion gizonarentzat. Haren hitzetan, "hiltzeko asmoarekin" egin zioten eraso. Gainera, erantsi du biktimak ez zeukala eskuetan defentsa zauririk.
Bi gizon horiez gain, emakume bat ere badago auzipetuta. Ministerio Publikoak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat, "gertatutakoa ezkutatzeagatik".
Epaimahaiaren aurrean, fiskalak aurreratu du hiru akusatuak errudunak direla egiaztatzeko frogak dituela: ertzainen testigantzak, gertakarien lekukoak, erasoaren parte bat grabatu zuten segurtasun kameretako irudiak eta poliziak aurkitutako arrastoak.
Bestalde, Lukas Aguirreren ama eta bi anaiak ordezkatzen dituen abokatuak "egia argitzeko eta justizia egiteko" nahia adierazi du, eta gogorarazi du biktima, 24 urte zituena, "bi labankada bortitz eta izugarriren" ondorioz hil zela, "bi zauri larri" eragin zizkiotelako; bata, hemitoraxean, eta bestea, "lepoa moztuta".
Auzipetu nagusiaren abokatuak ere hartu du hitza. Argi esan du horrek bere bezeroak ez duela hilketaren egiletza onartzen, eta iritzi dio kasu honetan "froga gutxi" daudela, izan ere, besteak beste, inork ez zuen labankadaren "une zehatza" ikusi, inguruan hamahiru pertsona zeuden arren, eta "gertakariak ez dira berregin".
Jipoi izugarria
Bestalde, hiltzailearen ustezko laguntzailearen abokatuak ziurtatu du bere bezeroa errugabea dela defendatuko duela. Hori arrazoitzeko aipatu du "zorigaiztoko amaiera gertatu zenean", bezeroa "jipoi bortitza" jasaten ari zela.
Gainera, ukatu egin du labanaren baten jabea bera dela eta arma beste auzipetuari eman ziola, eta berretsi du, nolanahi ere, haren bezeroak ezin zuela aurreikusi beste inork zer egin behar zuen.
Akusatutako emakume bakarraren abokatuak ere ildo beretik jardun du, akusatua errugabea dela esanda, eta adierazi du hirugarren akusatua ez zegoela erasoa gertatu zen lekuan, eta, horrenbestez, ez zekiela zer gertatu zen.
Lekukoen adierazpenak
Hiru aldeek epaimahaiaren aurrean hitz egin ondoren, lekukoen deklarazioak hasi dira, ikerketa jaso duen atestatuaren instruktorearen lekukotzarekin.
Ertzain horrek adierazi duenez, auzipetu nagusiak ertzain-etxean aitortu zuen "jota" zegoela, eta "pertsona bat hil" zuela, baina ez zuela gertatutakoa ongi gogoratzen.
Bihar egingo dute epaiketaren hurrengo saioa. Ertzaintzako agente gehiagok deklaratuko dute orduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.