"Manifestazio erraldoi batek" zaintza sistema eraldatzea eskatuko du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikatik deitu du mobilizazioa. Izan ere, azaldu dutenez, oraindik ere badaude zaintza sistemaren "gabeziak" salatzeko nahikoa arrazoi, 2023ko azaroaren 30eko greba orokor feminista eragin zuten berberak, hain zuzen ere.
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak manifestazio "nazionala" deitu du datorren urteko apirilaren 17rako Bilbon, 2023ko greba feminista eragin zuten arrazoiek beren horretan jarraitzen dutela salatzeko eta zaintza sistema eraldatzea aldarrikatzeko.
Denon Bizitzak Erdigunean elkarteko ordezkariek eman dute mobilizazio horren berri Bilbon, zaintzari buruz eztabaidatzeko egin dituzten jardunaldietan.
Bertan azaldu dutenez, oraindik ere badaude zaintza sistemaren "gabeziak" salatzeko nahikoa arrazoi, 2023ko azaroaren 30eko greba orokor feminista eragin zuten berberak, hain zuzen.
Zaintza sistema desberdin bat eskatu zuten orduan, pertsonak erdigunean jarrita, erantzukidetasun sistema bat, "publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa".
Horiek horrela, erakundeei eta, zehazki, Eusko Jaurlaritzari eskari hori egin nahi diote berriro, pausoren bat eman dezaten. "Entzungor egin zenioten greba feministaren biharamunean erakunde arteko mahai bat eratzeko eskaerari. Ezin duzue zaintza lanak pribatizatzen eta merkantilizatzen jarraitu", salatu dute.
Hori dela eta, 2027ko apirilaren 17an Bilbon "mobilizazio nazionala" egingo dutela iragarri dute, egun hori "zaintza eraldatuko duen herriaren konpromisoaren adierazpen bateratu bat izan dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera