Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi adingabe eta haien aita atxilotu dituzte Gasteizen ikaskide ohi bati estortsioa egiteagatik

Antza denez, dirua eskatu zioten bere argazki batzuk (biluzik ageri zen horietan) ez zabaltzearen truke. Mutilak ordainketa egin zuen, baina handik bi astera berriro jarri ziren berarekin harremanetan, sare sozialen bidez, diru gehiago eskatzeko. Biktimari makila batekin eta labana batekin ere egin zioten eraso.

Ertzaintzak 16 eta 17 urteko bi adingabe eta haien aita (35 urtekoa) atxilotu ditu Gasteizen, semeetako baten ikaskide ohi bati estortsioa egiteagatik. Dirua eskatu zioten biluzik ageri zen zenbait irudi ez erakustearen truke.

Otsailean, bi anaietako bat 15 urteko ikaskide ohi batekin harremanetan jarri zen, eta diru kopuru jakin bat emateko eskatu zion. Hori egin ezean, duela bi urte grabatu zuen bideo bat zabalduko zuela ohartarazi zion. Bideo horretan biluzik agertzen zen biktima, ikasten ari ziren ikastetxeko dutxetan.

Mutilak ordainketa egin zuen, baina handik bi astera bere ikaskide ohia berriro jarri zen berarekin harremanetan, sare sozialen bidez, diru gehiago eskatzeko.

Egun batzuk geroago, hitzordua jarri zuten, eta, antza denez, estortsioaren biktimari makila batekin eta labana batekin egin zioten eraso.

Atzo, biktimak beste hitzordu bat izan zuen ikaskide ohiarekin, eta haren anaia eta aita ere azaldu ziren. Labana batekin mehatxatu zuten mutila, kolpatu egin zuten, eta dirua eta urrea emateko eskatu zioten.

Ertzaintzak larunbat honetan jakinarazi duenez, hiru susmagarriak ostiralean bertan atxilotu zituzten, polizia aurrekariak baitituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X