10 salaketa eta 3 gazte ikerketapean Arabako 100 bat adingabek egindako ikasbidaiaren auzian
Bartzelonako Guardia Zibila ari da ikerketa zuzentzen, polizia judizial gisa, eta kasua Bartzelonako Guardiako Epaitegira bidali dute. Zenbait adingabe eta lekukori deklarazioa hartu diete jada, ikastetxe horietako ikasleak ez ziren bidaiariak ere joan zirelako itsas bidaian.
Albiste berriak Arabako 100 bat adingabek egindako ikasbidaiaren auzian: gutxienez 10 salaketa aurkeztu dituzte, sexu abusuak eta estupefazienteak ematea egotzita, eta adin nagusiak diren 3 gazte ikerketapean daude, EITBk baieztatu duenez.
Ikasbidaia Mediterraneoan egin zuten, gurutzaontzi batean, eta 15 eta 16 urte arteko ikasleak dira inplikatutakoak, Duranako Ikasbidea ikastolakoak eta Iruña Okako Institutukoak.
EITBk jakin duenez, aipatutako 10 salaketatik 8 Guardia Zibilaren aurrean aurkeztu dituzte, eta beste 2, Ertzaintzaren aurrean.
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Ertzaintzak jaso dituen salaketei buruzko informazioa eman du; bi familiek jarri dituzte haien seme-alabak alkohola eta drogak kontsumitzera behartu zituztelako.
Guardia Zibilaren aurrean aurkeztutako salaketetan gehienbat ukituak salatu dituzte, eta adingabeei estupefazienterik eman zitzaien ikertzen ari dira, analisi toxikologikoen emaitzen zain.
Bartzelonako Guardia Zibila ari da ikerketa egiten, polizia judizial gisa, eta dagoeneko Guardiako Epaitegira bidali du kasua. Zenbait adingabe eta lekukori hartu diete deklarazioa jada, ikastetxe horietako ikasleak ez ziren bidaiariak ere joan zirelako itsas bidaian.
Costa Cruceros konpainiaren ontzi batean egin zuten bidaia, Mediterraneoan zehar, Bartzelonan hasi eta bukatu zen, eta lau egun iraun zuen.
IKERKETA
Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasbidaia batean hainbat neskari edalontzietara droga bota zieten ikertzen ari dira
EITBk jakin ahal izan duenez, Mediterraneoan barrena gurutzaontzi batean bidaiatu zuten gazteek, eta barkutik bertatik gazteek familiei egindako deiek piztu zituzten alarmak. Uste dute hainbat neskei edarira substantziaren bat bota zietela.
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.