Albiste izango dira: Duranako ikasturte amaierako bidaia, hantabirus agerraldia gurutzaontzian eta Igorren loteriaren saria kobratu ez dutenak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Duranako Ikasbidea ikastetxeko ikasturte amaierako bidaia: Duranako Ikasbidea ikastolako DBH4ko ikasleen ikasturte amaierako bidaiaren gaineko ikerketa ireki dute Ertzaintzak eta Guardia Zibilak, bidaia horretan adingabeei droga bota zietelakoan. Mediterraneoan barrena gurutzaontzi batean bidaiatu zuten gazteek, eta, itxura denez, bidaian zehar 20-25 urteko bikote batek hainbat neskari edalontzietan droga bota zien.
- Hantabirus agerraldia gurutzaontzian: Tenerifen ia dena prest dute 'MV Hondius' ontziko bidaiariak lehorreratu eta aberriratzeko. Gurutzaontzia, azkenean, portuan ainguratu bai baina ez du lehorra ukituko. Bidaiariak bost laguneko taldetan eramango dituzte portura, eta hortik hegazkinetara joango dira zuzenean.
- Igorren loteriaren saria kobratu ez dutenak: Igorren ezinegona eta haserrea izan dira nagusi Arratiko Zekorrak errugbi taldearen partizipazio saridunak erosi baina Gabonetako Loteriaren saririk kobratu ez duten herritarrek egin duten bileran. Dagoeneko 109 dira salaketa jarri duten kaltetuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.