"Kuadrilla" kartelak iragarriko ditu 2026ko sanferminak
Marta Garatea artista iruindarraren artelanak festako uneak eta pertsonaiak uztartzen ditu, kolore bero eta bizien bidez. Kartela herri-bozketaren bidez aukeratu dute, eta inoizko parte-hartzerik handiena izan da: 10.000 boto baino gehiago jaso ditu.
Kuadrilla, 2026ko sanferminak iragartzeko kartela, eta Marta Garatea egilea. Argazkia: Pamplona.eus
Marta Garatea iruindarraren Kuadrilla izeneko kartelak iragarriko ditu 2026ko sanferminak. Lanak jaiko une eta pertsonaia ugari biltzen ditu.
Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Maider Beloki Kultura, Jai eta Kirol zinegotzi ordezkariarekin batera, hamar finalisten artean iruindarrek babes handiena eman dioten lana aurkeztu du. Herri-bozketan, gainera, inoizko parte-hartzerik handiena izan da: 10.712 boto zenbatu dituzte.
Kartelak sanferminen espiritua transmititzen du, jaiak osatzen dituzten une, tradizio eta bizipenen aberastasuna islatuta. Dinamismo handiko lana da, konposizio bizi eta mugimenduz betea, eta jaiaren izaera kolektibo eta parte-hartzailea nabarmentzen dituena. Koloreen erabilerak, gainera, berotasuna eta indarra ematen dizkio.
Elementu ugarik ia horror vacui estiloko efektua sortzen dute, baina horrek ere sanferminen intentsitatea eta neurririk ezaren sentsazioa indartzen ditu. Oro har, nortasun handiko proposamen adierazkorra da.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.