24 partidako zigorra ezarri diote futbol-jokalari bati epaileari eraso egiteagatik, Nafarroan
Erasoa pasa den asteburuan gertatu zen, CDA Rotxa eta UD Mutilvera C taldeek jokatutako gazte mailako futbol partidan.
Txartel gorria. Egile-eskubiderik gabeko irudia
Nafarroako Futbol Federazioko Lehia eta Kirol Diziplina Batzordeak 24 partidako zigorra ezarri dio jubenil mailako gizonezko jokalari bati, pasa den asteburuan Rotxa eta Mutilvera taldeek jokatutako partidan epaileari eraso egiteagatik.
Erasoa egin zuen Rotxa taldeko jokalariak barkamena eskatu zion epaileari, eta azken horrek osasun arreta jaso zuen. Zigorra erabakitzerako garaian bi kontu horiek aintzat hartu dituzte.
Epaileak aktan jasotakoaren eta Nafarroako Futbol Federazioak bildutako informazioaren arabera, etxeko taldeko jokalariak epailea bultzatu egin zuen, eta, ondoren, burukada ederra eman zion sudurrean.
Hori guztia dela eta, epaileak salaketa jarri zuen Federazioan, lesioen partearekin batera (sudurreko kontusioa eta zauria mihian).