BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igorreko Udalak loteriaren saria kobratu ez dutenen arazoa konpontzea espero du eta 109 saridunek salaketa aurkeztu dute dagoeneko

Udalak espero du egoera "lehenbailehen argitu eta konpondu ahal izatea, erantzukizunetik, gardentasunetik eta eragindako pertsona guztien eskubideen errespetutik".
IGORRE (BIZKAIA), 07/05/2026.- Decenas de personas que no han podido cobrar sus participaciones premiadas de la Lotería de Navidad vendida por el club de rugby de Igorre, han acudido este jueves en la localidad vizcaína a la primera reunión que tratará de buscar una solución, y han acusado a la entidad deportiva de "favoritismo" en los pagos realizados, que "no han sido limpios", y advierten, después de haber presentado ya 99 denuncias: "habrá que pelear por lo que es nuestro". EFE/ Miguel Toña
Igorren saritutako loteria-partaidetzetako bat. Argazkia: EFE

Pasa den abenduaren 22an poztasuna zena haserre bihurtu da Arratiko Zekorrak errugbi taldearen loteria erosi zuten askorentzat. Lau hilabete geroago, Gabonetako Loteriaren hirugarren saria kobratu ezinik jarraitzen dute saridunetako askok, eta, klubak onartu du dezimoak baino partizipazio gehiago erosi zituela eta astelehenera arte ez zirela akatsaz konturatu. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, saria kobratu ez duten 109 lagunek salaketa aurkeztu dute dagoeneko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du Igorreko errugbi taldeak iruzurra egin ote duen argitzeko. 

Igorreko Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du ostiral honetan, loteriaren saria kobratu ez dutenen egoerak herrian sortu duen kezka, zalantza eta ondoezaren jakitun dela adieraziz. 

Loteriaren saria kobratu ez dutenentzat konponbide egokia aurkitu dadila espero du Igorreko Udalak, beti ere, erantzukizunetik, gardentasunetik eta kaltetu guztien eskubideen errespetutik abiatuta. Horrekin batera, herrira lasaitasuna itzultzea espero du. 

Atzo, hurrengo pausoak erabakitzeko Igorren egin zuten bileran, egonezina eta haserrea ziren nagusi kaltetuen artean. 

Arratiko Zekorrak taldeak saldutako loteria txartelen auzian kaltetutakoen artean ziurgabetasuna eta haserrea da nagusi

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasun-mezu bat helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeheraren aurrean.

homenaje-Lukas-Agirre-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak

2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri-epaimahaia eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiekin. Fiskaltzak eta akusazioak 22 eta 25 urte arteko kartzela-zigorra eskatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X