Albiste izango dira: hantabirusaren azken ordua, AEBk errefusatu egin du Iranen erantzuna eta Alejandro Gonzalez-Iñarritu Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- AEBk baieztatu du herrialde horretako bidaiarietako bat positiboa dela eta beste batek sintomak dituela: Gaur jarraituko dute Hondiuseko bidaiariak lehorreratzen, igandean 94 lehorreratu ondotik. Hegazkinean Frantziara bidean zela, gaixotasunaren sintomak agertu zaizkio bidaiarietako bati. Kaltetutako baten kontaktu izateagatik bakartuta zeuden Alacanteko eta Bartzelonako bi emakumeek negatibo eman dute PCR Proban.
- Trumpen ustez "guztiz onartezina" da Iranek AEBren bake-proposamenari emandako erantzuna: "Irakurri berri dut Irango ordezkari deiturikoen erantzuna. Ez zait gustatzen, ERABAT ONARTEZINA!", idatzi du agintariak Truth Social sare sozialean.
- Alejandro González-Iñarritu, BBK aretoan: Alejandro Gonzalez Iñarrituren Carne y Arena erakusketarekin lotutako jardueren artean, hitzordu berezia izango da maiatzaren 11n, astelehenarekin; izan ere, hitzaldia eskainiko du Gonzalez Iñarrituk BBK aretoan, Rosabel Argotek eta Ricardo Condek dinamizatuta. 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan.