TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Villabona parean izandako istripu baten ondorioz

Bi ibilgailuk istripua izan dute eta ondorioz errei bat itxi dute Lasarte-Oriara bidean. 

Istripua N-1 errepidean, Lasarte-Oriara bidean. 

Bi ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur goizean N-1 errepidean, Villabona parean, eta horrek ilara luzeak eragin ditu Lasarte-Oriara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharraren ondorioz, bi erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, zortzi kilometrorainoko ilarak sortu dira. 

Halaber, pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X