Lekeitioko Udalak errekurritu egingo du EAEko Auzitegi Nagusiak aparkalekuei buruz emandako ebazpena
Uda honetan, egungo araudia aplikatzen jarraituko du, inguruko udalerrietako bizilagunek TAOaren gune berdean aparkatzeko aukera izan dezaten; ez, ordea, turistek zein herrian bigarren etxebizitza dutenek.
Aparkaleku bat, Lekeition.
Lekeitioko Udalak errekurritu egingo du EAEko Auzitegi Nagusiak herriko aparkalekuen inguruan emandako epaia, zeinak, bizilagunen arteko tratu-desberintasuna argudiatuta, baliogabetu egin baituen aparkalekua arautzen duen udal-ordenantzaren zati bat.
Zehazki, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak indarrik gabe utzi duen araudi-zatiaren arabera, Lekeitiotik gertu dauden sei udalerritako biztanleei baimena emango zaie herriaren erdigunean (eremu berdean) aparkatzeko, baina ez beste batzuetan bizi direnei. Auzitegiaren arabera, bereizketa hori ez dago justifikatuta.
Ordenantzan ezartzen denez, Lekeitioko eta inguruko udalerrietako (Aulestia, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa, Ispaster eta Ea) biztanleek erdigunean aparkatu badezakete ere, turistek eta bisitariek (Lekeition bigarren etxebizitza izan zein ez) ezin dute erdigunean aparkatu eta herriaren sarreretan dauden aparkalekuetan utzi behar dituzte ibilgailuak.
Udalak ohar batean azaldu duenez, epaiaren aurkako helegitea aurkeztu egingo du, besteak beste, "bidezko eta egoki" deritzolako herritarrentzat egungo aparkaleku sistemari.
Nolanahi ere, udal erakundeak gogorarazi du udan zehar udal ordenantza indarrean mantendu egingo dela, eta, beraz, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa, Ispaster eta Eako hiru mila bat herritarrek Lekeitioko erdigunean aparkatzen jarraitu ahal izango dute uda osoan zehar.
Udalak adierazi duenez, aparkatzeko sistemak trafikoa eta zarata murriztea eragin du udalerriaren erdigunean, baita bizilagunentzako eta bisitarientzako mugikortasuna hobetzea ere. Gainera, inguruko herrietako bizilagunek Lekeition duten garrantzia azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera