Albiste izango dira: Unibertsitatera Sartzeko Probak Hego Euskal Herrian, Osakidetzaren EPErako izen-ematea irekita eta Bilbok eta Donostiak bat egin dute Munduko Txapelketarako
Ikasleak, Unibertsitaterako Sarrera Proba baten atarian. Argazkia: Europa Press.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Unibertsitatera Sartzeko Probak, Hego Euskal Herrian: Batxilergoa edo Goi Mailako Heziketa Zikloa amaitu duten 17.000tik gora ikaslek egingo dute unibertsitatean sartzeko proba, gaurtik aurrera, Hego Euskal Herrian. 13.000 bat lagunek EHUn egingo dute sarrera proba (% 75ek, euskaraz) eta 4.000k, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (% 25ek, euskaraz). Ohi bezala, hiru egunean egingo dituzte azterketa guztiak.
- Osakidetzaren EPErako izen-ematea, irekita: Osakidetzaren 2023, 2024 eta 2025 urteei dagokien EPEan izena emateko bigarren fasearen epea zabalik da, gaurtik aurrera. Oraingo honetan, 41 kategoriatan formalizatu ahal izango da izen-ematea, eta azterketak urri-azaroan egingo dira.
- Bilbok eta Donostiak bat egin dute Munduko Futbol Txapelketarako: Euskal Erakundeek hautagaitza bateratua aurkeztu dute 2030eko Munduko Futbol Txapelketarako; hautagaitza bat eta bi estadio: San Mames eta Anoeta. Bilbo eta Donostiako udalak, Bizkai eta Gipuzkoako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak egin dute proposamena; zenbait marra gorrirekin, baina. FIFAk izango du azken hitza.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera