Euskadik eta Kanadak batzorde bat sortuko dute "San Joan" ontziak Labrador penintsulara egingo duen bidaia prestatzeko
1565ean Red Bayn hondoratutako euskal baleontziaren erreplikak “zeharkaldi zoragarria” egingo du Kanadaraino, Phillip Earle Labradorko parlamentariaren hitzetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanadara egin duen erakunde-bidaiak astelehen honetan amaitu du ibilbidea, eta Kanadako Gobernuak batzorde bat eratuko duela hitz eman du. Horren helburua izango da San Joan ontziaren erreplikak etorkizun hurbilean Labradorrera egingo duen espedizioa diseinatzea, eta xede horrekin elkarlanean arituko da Euskadiko erakundeekin eta Pasaiako Albaola ontziolarekin batera.
Hala adierazi du Phillip Earle Labradorko parlamentariak bidaiaren azken jardunaldian, Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozarekin eta Albaolaren presidente Xabier Agoterekin izandako bileraren ondoren. “Hemen bilduta gauden guztiok helburu bera dugu: San Joan ontziaren azken bidaia zeharkaldi zoragarria izatea, eta estuki lan egingo dugu hori lortzeko”, azaldu du. Gainera, erakunde berriak “administrazio-prozesuak bizkortuko ditu eta hainbeste itxarondako bidaiari bidea emango dio", Earleren esanetan.
Bestalde, Mendozak nabarmendu duenez, “Red Bayk ez du gure historia gorde eta berreskuratu soilik. Are gehiago, bizirik mantendu ditu ekintzailetza, elkartasuna, ausardia, berdintasuna eta gure herriaren garapena mugaz harago bilatzeko grina bezalako balioak”.
Bere aldetik, Agotek adierazi du ekimena “ezin hobea” dela, alde guztiak batu direla proiektura eta askok adierazi dutela horretan parte hartzeko interesa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera