Medikuen sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ekainaren 15erako, Osasun Ministerioaren aurrean
Greba batzordea osatzen duten medikuen sei sindikatuek eutsi egingo diote ekainaren 15etik 19ra deitutako greba deialdiari. Halaber, Osasun Ministerioarekin behar den guztietan elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere, negoziatzeko benetako borondatea badago eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badaude.
Monica Garcia Osasun ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Medikuen sindikatuek elkarretaratzea deitu dute datorren ekainaren 15ean, Espainiako Osasun Ministerioaren aurrean (12:00etan), estatutu marko propioa eskatzeko abian duten lan gatazkaren baitan.
Osasun Ministerioa adarra jotzen ari zaizkiela uste dute greba batzordea osatzen duten sei sindikatuek, eta horregatik egin dute ekainaren 15erako deialdia. Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (SME) batera, Espainiako Medikuen Sindikatuen Konfederazioak (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuak (SMA), Metges de Catalunyak (MC), Madrilgo Medikuen eta Goi Mailako Tituludunen Elkarteak (Amyts) eta Galiziako Mediku Independenteen Sindikatuak (O 'Mega) osatzen dute batzordea.
Atzo Osasun Ministerioaren egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean, sei sindikatuek eutsi egingo diote ekainaren 15etik 19rako deitutako grebari.
Sindikatuen arabera, lan gatazkari amaiera emateko neurririk proposatu gabe jarraitzen du Osasun Ministerioak.
Halaber, Osasun Ministerioarekin behar den elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere, negoziatzeko benetako borondatea badago eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badaude.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela