Albiste izango dira: Medikuen grebari buruzko bilera erabakigarria, hondartza denboraldia hastear eta Errenteriako Udalaren agerraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Medikuen greba, Gurutzetako Ospitalean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Medikuen grebari buruzko bilera erabakigarria: Espainiako Osasun Ministerioko eta Medikuen greba batzordeko ordezkariek bilera egingo dute, lan gatazka bideratzen saiatzeko. Akordiorik ezean, ekainaren 15etik 19era greba egingo dute berriro.
- Hondartza denboraldia, abian: Ekainarekin batera hasiko da hondartza denboraldia Bizkaian eta Donostian eta Zarautzen (Gipuzkoa). Gauzak horrela, zerbitzuak martxan izango dira: sorosleak, garbiketa, komunak eta dutxak, besteak beste. Gipuzkoako gainerako hondartzetan ekainaren erdialdean hasiko da denboraldia. Aurrerantzean debekatuta egongo da hondartzetan erretzea eta bozgorailuak erabiltzea.
- Errenteriako Udalaren agerraldia: Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak prentsaurrekoa egingo du, 10:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako irakasle baten sexu erasoak eta Jon Maya Kukai konpainiaren zuzendariaren eraso sexistak argitara atera berritan.
Zure interesekoa izan daiteke
Glovo salatu dute urriaren 3ko denboralean enpresako banatzaileak kalean lanean eduki zituelako
Tubos Reunidos erosteko interesa duten bost inbertitzaileak sindikatuekin bilduko dira datorren astean
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan