Argiaren eta gasaren BEZa % 21ekoa da berriro
Espainiako Gobernuak beherapen fiskala ezarri zuen martxoan, Irango gerra dela eta. Amaitu da argindarraren eta gasaren beherapena, baina erregaien gaineko neurri fiskalak eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergarenak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.
Elektrizitatearen eta gasaren fakturak garestitu egingo dira berriro, beherapen fiskala amaitu egingo baita.
Irango gerra dela eta, krisiaren aurkako plana abiatu zuen Espainiako Gobernuak martxoan, BEZa murriztuz. Hainbat parametrotara iritsiz gero, neurriak bertan behera uztea ere jaso zuen dekretuak, eta hala izan da. Izan ere, elektrizitatea eta gas naturala apirilean merkatzeak aukera ematen du Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia (% 5,11tik % 0,5era jaitsi zuten) eta elektrizitateari eta gas naturalari, zein briketei, pelletei eta egurrari aplikatzen zaien BEZa (% 21etik % 10era jaitsi zuten) lehengoratzeko.
Apirileko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 3,2koa izan zen, eta horrek, Gobernuaren arabera, Espainian martxan jarritako neurriek emaitza eman dutela erakutsi du, neurri horiek gabe inflazioa puntu bat handiagoa izango litzatekeelako.
Ekainaren 30era arte indarrean jarraituko duten neurriak
Dena dela, neurri guztiak ez dira bertan behera geratuko. Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergari buruzko neurriek, adibidez, ekainaren 30era arte jarraituko dute indarrean.
Erregaien gaineko neurri fiskalak (Hidrokarburoen gaineko Zergaren tasa murriztuak, gasolinen, gasolioen eta bioerregaien gaineko % 10eko BEZa eta gasolio profesionalaren itzulketa partziala) ere indarrean egongo dira ekainaren 30era arte.
Halaber, neurri sektorialak ez dira aldatuko: nekazarientzako eta garraiolarientzako laguntzak, eta gizarte bonu elektrikoaren deskontu indartuak (% 42,5ekoa kontsumitzaile zaurgarrienentzat eta % 57,5ekoa oso zaurgarrientzat).
Era berean, Espainiako Gobernuak prezioen bilakaera monitorizatzen eta gizarte eragileekin eta gehien kaltetutako sektoreekin biltzen jarraituko du, ekainaren 30etik aurrera neurri batzuk mantentzen jarraitzea, kentzea edo berriak indarrean jartzea beharrezkoa den ikusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.