Gizarte Segurantzako afiliazioak beste mugarri bat ezarri du Hego Euskal Herrian: 1.042.680 afiliatu, EAEn; eta 322.358, Nafarroan
Bestalde, langabeziak apur bat behera egin du EAEn eta Nafarroan, apirilarekin eta iazko maiatzarekin alderatuta. Nafarroaren kasuan, 2008tik maiatzean izandako daturik onena da.
Gizarte Segurantzako afiliazioak mugarria ezarri du maiatzean Hego Euskal Herrian, Espainiako Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak astearte honetan zabaldutako datuen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.042.680 pertsona zeuden maiatzean Gizarte Segurantzan izena emanda, eta 322.358, Nafarroan.
Azken hilabetean 6.813 afiliatu (% 0,66) irabazi ditu lan merkatuak EAEn, eta 3.576 (% 1,12), Nafarroan.
Iazko maiatzetik aurtengo maiatzerako tartea aintzat hartuta, afiliazioa % 1,31 igo da EAEn (13.531 pertsona) eta % 1,97, Nafarroan (6.222 pertsona).
EAEri dagokionez, hiru lurraldeetan egin du gora landunen kopuruak. Araban egin du gehien gora (% 1,22), Bizkaiaren (% 0,62) eta Gipuzkoaren (% 0,44) aurretik.
Gizarte Segurantzako afiliatu-kopuruak marka historikoa ezarri du Espainiako Estatuan ere, eta lehen aldiz, 22,3 milioien langa gainditu du.
Maiatzean 72 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 618 gutxiago, Nafarroan
Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak gaur zabaldutako datuen arabera, apirilean baino 72 langabe gutxiago (% 0,07) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan maiatzean, eta guztira 103.733 langabe daude Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda. Nafarroan ere behera egin du langabeziak. Guztira, 28.285 lagun daude lanik gabe Nafarroan, aurreko hilabetean baino 618 gutxiago (% 2,14).
Maiatzeko iazko datuarekin alderatuta, 926 langabe gutxiago daude EAEn (% 0,88), eta 674 gutxiago, Nafarroan (% 2,33).
Araban 170 langabe gutxiago erregistratu dituzte maiatzean (% 0,96) eta iazko hilabete berarekin alderatuta 607 pertsona gutxiago daude lanik gabe (% 3,34).
Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, langabeziak gora egin du azken hilabetean. Bizkaian 50 gehiago dira (% 0,09) eta Gipuzkoan, 48 gehiago (% 0,18). Iazko maiatzarekin alderatuta, berriz, bi lurraldeetan egin du behera langabeziak: % 0,06 (34 pertsona) eta % 1,03 (285 pertsona), hurrenez hurren.
Espainiako Estatuan, guztira, apirilean baino 36.323 langabe gutxiago daude. Guztira, 2.320.721 langabe daude, 2007tik hilabete horretan inoiz izandako kopururik txikiena.
Eusko Jaurlaritzak enpleguak eboluzio positiboa duela nabarmendu du
Maiatzean enpleguak egonkortasun eta hazkunde ibilbideari eutsi diola azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak, "enplegu politika aktiboak eraginkorrak diren eta ehun ekonomikoa sendo dagoen adierazgarri".
Arantza Martinez Eusko Jaurlaritzako Enplegu zuzendariak azaldu duenez, Euskadiko langabeziak azken hilabeteotan izan duen bilakaera positiboa sendotu du maiatzean, eta jaisten jarraitzen du, bai hileko bai urtarteko datuei dagokienez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.