Baterien lantegia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium enpresa txinatarrarekin sortuko duen sozietatean

Baterien eta energia biltegiratzeko sistemen lantegiak 700 lanpostu sortuko ditu hasieran, eta bigarren fasean kopurua mila langilera irits daiteke.

Wu-chivite-irujo-hithium

Hithiumen inbertsio zuzendari Hao Wang, Maria Chivite Nafarroako presidentearekin eta Mikel Irujo Industria kontseilariarekin batera.

Nafarroako Gobernuak 50 milioi euroko ekarpena egingo dio Hithium enpresa txinatarrarekin eratuko duen sozietate mistoari. Konpainia ezarpen prozesuan aurrera egiten ari da, eta egun negoziazio betean dago sozietatea eratzeko eta 405 milioi euroko inbertsioa gauzatzeko.

Aurreikuspenen arabera, bateriak eta energia biltegiratzeko sistemak ekoitziko dituen lantegia 2027aren amaieran hasiko da lanean. Hasierako fasean 700 enplegu sortuko ditu, eta ondorengo hedapen fasean mila lanpostura irits liteke.

Partaidetza

Nafarroako Gobernuak % 33ko partaidetza izango du Hithiumekin sortuko den sozietatean. Horretarako, gehienez 50 milioi euroko kapital ekarpena egingo du, Sodena enpresa publikoaren bidez.

Bestalde, Hithiumek 100 milioi euro jarriko ditu, eta sozietatearen % 66 kontrolatuko duela azaldu du Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak.

Finantzaketari dagokionez, Txinako enpresa 174 milioi euroko banku mailegua negoziatzen ari da, eta, gainera, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren 81 milioi euroko dirulaguntzak jasotzea espero du; laguntza horien behin betiko ebazpena, hala ere, oraindik egiteko dago.

Proiektuak aurrera jarraitzen duen arren, zenbait urrats garrantzitsu bete gabe daude oraindik. Horien artean daude Txinako Gobernuaren behin betiko baimena eta lantegiaren kokapena zehaztea. Aukeretako bat da instalazioa Eskirozko (Eguesibar) BSHren lantegi ohian eraikitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X