Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Katean osorik ekoitzi den lehen auto elektrikoa atera da gaur goizean Volkswagen multinazionalak Iruñean duen lantegitik.
Škoda Epiq modeloa da, hain zuzen ere, Nafarroako Volkswagenek Landabenen ekoitzi duen lehen ibilgailu elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du eta laster bigarren modelo elektriko bat (ID-Cross) ekoizten hasiko da.
Ekoizpenaren hasierarekin bat eginez, ekitaldia egin dute gaur Iruñeko lantegian. Bertan izan dira, Maria Chivite Nafarroako presidentea, Mikel Irujo Nafarroako Industria kontseilaria eta Michael Hobusch Nafarroako Volkswageneko presidentea.
Chiviteren arabera, gaurkoa "mugarri historiko" bat da. Hobusch-ek bere aldetik, elektrifikaziorako trantsizioa "eredugarria" izan dela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela