Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Tubos Reunidoseko langileen protesta bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Tubos Reunidos enpresak Amurrion duen plantako langile talde batek eskatu du erreferenduma egitea greba mugagabearekin jarraitu edo ez erabakitzeko. Zuzendaritzak ezarritako Lan-erregulazioko Espedientearen (LEE) aurka, martxoaren 15etik ari dira lanuztea egiten.
Enpresa-batzordeak deitu zuen greba mugagabea, ELAko, LABeko eta ESK-ko ordezkarien babesarekin —21etik 14 ordezkari dituzte—. Aldiz, CCOOk eta UGTk aurkako boza eman zuten, eta hasieratik agertu ziren erabakia erreferendumean hartzearen alde. Amurriko lantegiko 179 langile kaleratzea aurreikusten du erregulazio espedienteak.
Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, enpresa-batzordeak burofax bidez jaso du erreferenduma deitzeko proposamena. Besteak beste, maiatzaren 7an batzar orokorra deitzea eskatu dute sustatzaileek, gaiari buruz hitz egiteko.
Tubos Reunidosen lan-hitzarmenak dio halako ekimen bat aurrera ateratzeko plantillaren laurdenaren babesa behar dela. Kasu honetan, 235 sinadura bildu omen dituzte —900 behargin inguru ditu Amurriko lantegiak—, eta, beraz, langa hori gaindituko lukete.
Astelehenerako du deituta bilera enpresa-batzordeak, egoera aztertu eta erabakia hartzeko. ELAk dagoeneko aurreratu du batzar orokorra deitzeko eskaria ez dela legezkoa.
Bestalde, aste honetan bertan jakin da Tubos Reunidosen zuzendaritzak ez duela baztertzen borondatezko hartzekodunen konkurtsoa eskatzea, ez baitu finantzaketa berririk lortu, ezta taldearen jarduera bultzatzera bideratutako aliantza estrategikorik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.