Luzatu egingo da Tubos Reunidosen LEEaren kontsulta aldia, enpresaren azken proposamena aztertzeko
Enpresak 301 lagun kaleratzea eta Amurrioko altzairutegia ixtea proposatzen jarraitzen du. Hala ere, enpresa uzteko baldintzak hobetu ditu. Ondorioz, batzordeak, bozketa bidez, kontsulta epea luzatzea erabaki du, eskaintza aztertzeko, plantillarekin kontsultatzeko eta onartzen duten edo ez erabakitzeko.
Tubos Reunidosen zuzendaritzak eta negoziazio-batzordeak lan-erregulazioko espedientearen (LEE) negoziazioa ostiralera arte, martxoaren 13ra arte, luzatzea erabaki dute. Hasiera batean, astelehen honetan amaitu behar zen, baina parte sozialak epea luzatzea eskatu du, enpresaren azken proposamena aztertu, langileekin kontsultatu eta onartzen duen ala ez erabaki ahal izateko.
Astelehen honetako 10:00etan hasi da zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko bilera, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, enpresak "azken eta behin betiko eskaintza" aurkeztu du. Amurrioko altzairutegia ixteko eta lantegi horretako eta Trapagarango 301 beharginak kaleratzeko erabakia bere horretan utzi du, baina kaleratzeen baldintzak hobetu ditu.
Alde batetik, 2028ko abendura arte kaleratze kolektiborik ez egiteko konpromisoa adierazi du.
Bestetik, 57 eta 62 urte bitarteko langileen aurre-erretiroak aurreikusten ditu. Soldata gordinaren % 70eko errenta-plana izango dute (plusekin eta BGAEekin) beharginak 63 urte bete arte, eta hitzarmen berezia Gizarte Segurantzarekin, 65 urte bete arte.
63 urtetik gorakoei zerbitzuan emandako urte bakoitzeko 20 eguneko soldataren baliokidea den kalte-ordaina eskaintzen zaie, gehienez 12 hilekotan.
Aldi baterako langileen kasuan, 30 eguneko soldata ordainduko litzaieke zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, 12 hileko mugarekin, eta kontratu-loturako unitatean izandako antzinatasuna aitortuko litzaieke.
Kontsulta aldia amaitu aurretik egiten diren hitzartutako kaleratzeei dagokienez, zerbitzuko urte bakoitzeko 45 eguneko soldata ordaintzea proposatzen zaie, 24 hileko mugarekin, eta horri 1.500 euro gehituko zaio, lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 10 urtera arte.
Eskaintza horren aurrean, langileen ordezkariak ez datoz bat, eta bozketa egin dute kontsulta-aldiaren luzapena eskatu edo negoziazioa amaitu erabakitzeko. Hasiera batean, bozketa berdinduta amaitu da eta negoziazio-epea amaitutzat ematea erabaki da. Ondoren, ordea, zuzendaritzaren prentsa-ohar baten arabera, kontsulta aldia luzatu egin da Trapagarango eta Amurrioko lantegietako CCOOk eta UGTk, eta Trapagarango ELAk eskatuta.
ELAk, LABek eta ESK-k ez dituzte kaleratzeak onartu
ELA eta LAB sindikatuek ohar bana argitaratu dute, zuzendaritzaren jarrera salatzeko. Altzairutegia ixtea eta 301 langile kaleratzea onartezintzat jo dute, eta adierazi dute zuzendaritza ez dela gai izan negoziazio epe honetan enplegu-erregulazioko espedientea "justifikatzeko".
LAB sindikatuaren ustez, "onartezina da altzairutegia ixtea eta enplegua suntsitzea, eta ezin da adostasun batera iritsi erabaki horrek bere horretan jarraitzen badu". Era berean, uste du "agerian geratu dela zuzendaritzak urteetan egin duen kudeaketa negargarria", eta salatu du erakundeek ez dutela "aktiboki ezer egiten" enplegua eta industria-jarduera defendatzeko.
ELAk salatu du negoziazio prozesuan "enpresak fede txarra" izan duela. Bere esanetan, "Amurrioko eta Trapagarango langileak zatitu nahi izan ditu, kaleratzeen gaineko akordioa errazteko". Halaber, gogorarazi duenez, "taldearen zorraren zati handi bat 2008. urtetik dator, akziodunek 170 milioi euro jasotzeko helburuarekin enpresa bera zorpetu baitzen". Azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio inplikatzeko, "industria proiektu zorrotz bat egiteko".
Bestalde, ESK sindikatuak uste du dagoeneko "amaituta" dagoela enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia. Ez du luzapena onartzen, eta salatu du "irregulartasunak" egon direla langileen ordezkariek egindako bozketan. Datorren ostiraleko bilerara joaten bada, zuzendaritzari entzuteko izango dela adierazi du sindikatuak, "baina ez kontsulta-epearen barruan".
Asteazken arratsaldean batzar orokorra egingo dute Tubos Reunidoseko langileek.
Negoziazio-batzordeko kideak bileran zeuden bitartean, astelehen eta astearte honetan greba egiten ari diren langileek elkarretaratzea eta protesta-mobilizazioak egin dituzte inguruan, hala nola trafiko-etenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.