Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Lehendakariaren eta Confebasken arteko bilera: Imanol Pradalesen bilera-sorta gaur amaituko da, patronalarekin egindako bilerarekin, atzo sindikatuekin gauza bera egin ondoren.
- AAren moteltzea: Donald Trump AEBko presidenteak parekatu egin ditu adimen artifizialaren garapenak ekar lezakeen arriskuaren "gezurra" eta klima aldaketaren "iruzurra".
- Zinemaldia ate joka: Zinemaldia ate joka dagoen honetan, Jose Luis Rebordinos zuzendariak eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena sendotu dute astelehen honetan, Euskal Zinemaren Gala Handiari bultzada berri bat emanez. Hain zuzen ere, euskal zinemaren gala datorren irailaren 22an egingo da Victoria Eugenia antzokian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"