Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Gazteek Felipe VI .aren irudia eraitsi zuten unea. Argazkia: Europa Press
Ertzaintzak ikerketa hasi du atzo Ernaik Donostian egindako manifestazio antifaxistaren harira. Izan ere, hainbat gaztek Felipe VI. Espainiako erregearen irudi bati burua moztu zioten. Desordena publikoengatik ere diligentziak abiatu ditu euskal poliziak.
Burua estalita zuten zenbait gaztek su eman zieten Espainiako eta Frantziako banderei, eta Felipe VI.aren irudi bat lurrera bota eta burua moztu zioten.
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak dei egin dio Ertzaintzari egileak identifikatzeko. Horren iritzian, gertatutakoa "errespetu falta instituzional oso larria" da.
Bestalde, Jon Insausti Donostiako alkateak gogor salatu du hirian jasotakoa, eta elkarbizitzaren kontrako ekintza dela erantsi.