PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"

Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die:  EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die. 

 

eneko andueza
Eneko Andueza, gaur, Eusko Legebiltzarrean.

Urte politikoari ekiteko, EAErako estatutu politiko berriaz sozialistek duten jarrera zein den argi utzi nahi izan du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, eta mezua igorri die gaia negoziatzen mahaiaren bueltan eserita dauden beste bi taldeei, EAJri eta EH Bilduri. 

Hasteko, ohartarazi die "adostu beharrekoa beti Konstituzioaren barruan" egongo dela, eta "ume-jolasa" deitu dio Aitor Esteban jeltzaleen buruaren eta Arnaldo Otegi koalizio independentistako koordinatzailearen arteko "lehiari". "Badirudi Otegi eta Esteban azken egunetan beraien arteko lehia partikular batean murgilduta daudela", adierazi du. 

Eusko Legebiltzarrean egin du agerraldia, gaur goizean, Anduezak, bere talde parlamentarioarekin eta sailburu sozialistekin bilera egin ondoren. Gaur ere, "lehentasun nazionala" terminoa erabili du, hitza hartu eta berehala.  "Sozialistok lehentasun nazional gutxiago nahi dugu (...) Legealdiaren bigarren zatiari helburu argi batekin ekingo diogu. Lehentasun soziala izan behar da gure politika guztien oinarria", adierazi du. 

Haren hitzetan, "hazkunde ekonomikoak gizartearekin maila guztietan eragina izan dezan" lan egingo du PSE-EEk, eta "desberdintasunen aurka borrokatuko" dute.  "Zerbitzu publikoak defendatuko ditugu: Osakidetza, Hezkuntza, etxebizitza eskubidea, enplegu duina izateko eskubidea...", aipatu ditu. 

Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X