38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Tuterako Reina Sofia Ospitalean artatu dute lehendabizi zauritua, eta handik, Zaragozako Miguel Servet Ospitalera eraman dute. Argazkia: Europa Press
38 urteko gizon bat oso larri zauritu da, gaur arratsaldean, Alesbeseko (Nafarroa) kontserba-enpresa batean izandako lan-istripuan.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, langileari ur irakina erori zaio gainera eta gorputzaren % 80 erreta dauka. 19:20 inguruan izan da ezbeharra.
Lehen balorazioa Tuterako Reina Sofia Ospitalean egin ondoren, Zaragozako Miguel Servet Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatuan. Erredura handien unitatean dago ingresatuta.
Foruzaingoko Polizia Judizialak ikerketa zabaldu du, ezbeharraren arrazoiak argitzeko.