Albiste izango dira: Itzalaldiaren lehen urteurrena, medikuen greba eta San Prudentzio
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon bat, liburutegi batean, ikasten, itzalaldiaren egunean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Hauek dira astearte honetako, 2026ko apirilaren 28ko, titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- Itzalaldiaren lehen urteurrena: Gaur urtebete gertatu zen Iberiar penintsula osoa argindarrik gabe utzi zuen itzalaldia. Egun hartan gertatutakoari buruz orain arte argitaratu diren txostenen arabera, faktore askoren konbinazioaren ondorioz gertatu zen, eta tentsioa kontrolatzeko ezintasunak eragin zuen.
- Medikuen greba: Medikuak astebeteko hirugarren lanuztea egiten ari dira, Osasun Ministerioarekin abiatutako negoziazioek porrot egin dutelako. Medikuen greba batzordeak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio har dezala, "berehalakoan", bere gain negoziazioa, aspaldik datorren lan gatazkari irtenbidea eman ahal izateko, Osasun ministroa "hizketakide egokia" ez dela arrazoituta.
- San Prudentzio: Gaur, apirilak 28, Prudentzio Arabako zaindariaren eguna ospatuko dute Armentiako zelaietan. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, mezarekin, eta, ondoren ohorezko aurreskua (12:00etan) eta euskal dantzak (12:30) ikusteko aukera izango da. Bart, San Prudentzio bezperan, erretretak eta danborradak festa giroa jarri dute Gasteizen, euria egin duen arren.