Medikuen greba batzordeak Pedro Sanchezi galdegin dio har dezala bere gain gatazkaren negoziazioa
Osakidetzaren arabera, Osasun Ministerioaren Estatutu Markoaren proiektuaren aurka deitutako greba egun berri honen jarraipena % 16koa izan da goizeko txandan eta % 4,59koa arratsaldekoan.
Medikuen greba batzordeak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi eskatu dio har dezala, "berehalakoan", bere gain negoziazioa, aspalditik datorren lan gatazkari irtenbide bat eman ahal izateko, Osasun ministroa "hizketakide egoki bat" ez dela arrazoituta.
Aurtengo astebeteko hirugarren lanuztea hasi eta batera egin diote eskaera Espainiako presidenteari. Izan ere, denbora daramate eskatzen sendagileen eta fakultatiboen lan baldintzak hobetzea eta estatutu marko propio bat izatea, orain arte ezer lortu ez badute ere.
Grebaren deitzaileen —CCOO, UGT, CSIF, Satse-FSES eta Cig Saude— iritzian, negoziazioek hartu duten itxura ikusita, Osasun ministerioa ez da "berba-lagun" onargarri bat.
"Ez du inolako aurrerapausorik eman, politikoki higatuta dago, bere etorkizuna beste agertoki batzuetara zuzendu du eta ez du erabakimenik. Horregatik guztiagatik uste dugu gatazkak bere ministerioa gainditu duela", azpimarratu dute.
Pradalesek Osasun ministroari galdegin dio ez dezala negoziazio mahaia utzi
Imanol Pradales lehendakaria, bestalde, "oso kezkatuta" agertu da medikuen grebaren harira, eta Osasun ministroari eskatu dio jarrai dezala negoziazio mahaian, gatazka konpondu arte.
Bizkaia Irratia irrati kateari emandako elkarrizketa batean, Pradales atsekabetuta azaldu da. "Ia bi urte daramatzagu Osakidetzaren bidea hobetu nahian, eta orain gatazka hori sartu zaigu erdian, Ministerioak gauzak behar bezala egin ez dituelako", esan du.
"Arduratuta nauka gai horrek. Horregatik, mesedez eskatzen diot Osasun Ministerioari ez dezala negoziazio mahaitik alde egin, gatazka erabat konpondu arte. Ezin dugu onartu ministroak esatea ni mahaitik altxatuko naiz, hor konpon", nabarmendu du.
Ildo horretan, lehendakariak ohartarazi du medikuen grebak "arriskua" dakarrela, "orain arte ereindako guztian atzera egiteko arriskua, hain justu, eta ezin dugu horrelakorik onartu", azpimarratu du.
Bere aldetik, Monica Garcia Osasun ministroak esan du greba batzordea "legez kanpoko gauzak" eskatzen ari dela, eta horregatik, gatazka "bizirik mantendu” nahi duela.
Greba medikoa
Lehendakariak dio ministroaren ardura dela negoziatzea, eta Garciak uste du batzordeak "legez kanpoko" gauzak eskatzen dituela
Osasun-langileen greba dela eta, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du Osasun Ministerioari edo ministroari dagokiela negoziazio-mahaian jarraitzea gatazkak iraun bitartean. Bere aldetik, Monica Garcia Osasun ministroak esan du greba batzordea "legez kanpoko kontuak" eskatzen ari dela, eta horregatik, gatazka "bizirik egon dadin” nahi duela.
Medikuen Elkargoak greba babestu du
Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargoen Kontseiluak (CCMPV) grebari eustearen alde egin du, "ez interes korporatiboengatik", baizik eta "osasun-sistema sendoa, eraginkorra eta pazientea ardatz duena bermatzeko".
Mobilizazioak babestu ditu, "bere beharrei erantzuten ez dien erregulazio baten aurrean lanbidearen atsekabearen adierazpen legitimo gisa".
"Medikuen lan-baldintzak hobetzeak eragin zuzena du arretaren kalitatean, segurtasun klinikoan eta sistemaren jasangarritasunean", adierazi du.
Azkenik, "erakunde medikoekin elkarrizketa prozesu erreal eta espezifikoa zabaltzeko" eskatu die osasun agintariei.
Hirugarren lanuztea
Martxoan egin zuten azken lanuztea, eta harrezkero lau aldiz bildu dira. Tartean, negoziazioen haustura ere egon zen, sindikatuek ez zutelako onartu medikuen foroak eta pazienteen erakundeen plataformak bitartekari lanak egitea. Halere, bi aldeek negoziatzeari ekin zioten berriro Aste Santuaren ondoren, gatazka konpontzeko asmoz.
Alberto Martinez Osasun sailburuaren arabera, EAEn itxaron zerrendak % 50 handitu dira azarotik. Hori horrela, negoziazio mahaian esertzeko, eta akordio bat lortu arte ez altxatzeko eskatu dio ministroari.
Azken egunotan, baina, oztopoak agertu dira berriro bidean, estatutu markoaren erreformak irekitako gatazka tarteko, Monica Garcia Espainiako Osasun ministroaren dimisioa eskatu baitute Greba Batzordeak eta beste kolektibo batzuek.
Ministroak, ordea, orain arte bezala, "bultzada eta zerbitzu publikorako bokazioari" eusteko asmoa erakutsi du, joan zen ostegunean Senatuan adierazi zuenez.
Zentzu horretan, "kontakizuna manipulatzea" egotzi dio Greba Batzordeak Espainiako Ministerioari, eta argitu du Garciaren eskaintza baztertu dutela, "ikuspuntu juridikotik bideraezina" delako, "indarrean dagoen araudiak mediku eta fakultatiboentzako negoziazio mahai propioak sortzea eragozten duelako".
Hartara, aurtengo hirugarren lanuztea izango da aste honetakoa, Espainiako Estatu osoko osasun zentroetan, eta gatazka konpontzen ez bada, ekainera arte luzatuko dute greba deialdia.
Osakidetzaren arabera, greba egun berri honen jarraipena % 16koa izan da goizeko txandan eta % 4,59koa arratsaldekoan.
Grebari amaiera emateko "elkarrizketa lasaia" eta "erantzukizuna" eskatu du OMEk
Tomas Zapata OMEren Europarako Eskualde Bulegoko Osasun Sistemen Dibisioko Osasun Pertsonal eta Osasun Zerbitzuen Unitateko buruak "elkarrizketa lasaia" eta "erantzukizuna" eskatu ditu Estatuko medikuen greba ebazteko.
"Aldeak bildu behar ditugu, eta inplikatutako eragile guztien borondate ona behar dugu, egoera horrek kalte egiten baitie profesionalei, sistemari eta pazienteei", adierazi du astelehen honetan Kongresuko Osasun Batzordean egindako agerraldian.
Zapatak nabarmendu duenez, profesional sanitarioen arauak birdefinitzeko "aukera" dago; izan ere, azken Estatutu Markoa onartu zenetik, 2003an, "dena asko aldatu da". "Profesional guztiak konponbideetan inplikatuta egotea behar dugu, eta uste dut hori dela jarraitu beharreko bidea", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.