TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albistea izango dira: medikuen greba, Trumpen aurkako atentatu saiakera eta San Prudentzio bezpera

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

medikuak greba huelga médicos txagorritxu

Txagorritxuko protesta. Argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Medikuen greba-astea: Gaurtik aurrera, 2026ko astebeteko hirugarren lanuztera deituta daude Espainiako Estatu osoko medikuak, Osasun Ministerioarekin abiatutako negoziazioek porrot egin dutelako. Akusazio giroan ekingo diote, gainera, hirugarren greba deialdiari, elkarrizketetan manipulazioak egon direla aurpegiratu baitiote elkarri Ministerioak eta Greba Batzordeak.

- Trumpen aurkako atentatu saiakera: AEBko presidente Donald Trumpek adierazi duenez, Etxe Zuriko korrespontsalen afarian izandako tiroketaren ustezko egileak kristauenganako "gorroto" sakonak bultzatuta jardun zuen, agintariek gertakariaren ostean bildutako informazioan oinarrituta.

- San Prudentzio bezpera: Jaiegun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada ETB1en eta ETB ONen jarraitu ahal izango dira. Radio Vitoriak programazio berezia prestatu du gaurtik maiatzaren 1era bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X