Washingtongo erasoaren ustezko egileak Trumpen Gobernuaren kontrako idatzi bat utzi zuen
1.052 hitz dituen manifestu horretan, AEBko presidentearen Administrazioko goi kargudunak lehenesten ditu helburuen artean, FBIko zuzendari Kash Patel salbu.
Etxe Zuriko korrespontsalen afarian izandako tiroketaren ustezko egileak, Cole Allenek, idatzi luze bat bidali zien senideei erasoa baino hamar minutu lehenago, Donald Trumpen Gobernuko kideak "helburu" gisa zituela aitortuz, New York Post egunkariak jakitera eman duenez.
1.052 hitz dituen manifestu horretan, AEBko presidentearen Administrazioko goi kargudunak lehenesten ditu helburuen artean, FBIko zuzendari Kash Patel salbu.
Bestalde, bere ekintzak arrazoitzeko zera azaltzen du 31 urteko erasotzaileak. "Ez dut onartuko pedofilo, bortxatzaile eta traidore batek (Trump presidenteari zeharkako aipamena eginez) nire izenean jardutea".