Albiste izango dira: EBko Migrazio eta Asilo Ituna, EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen eta ibilgailu elektriko berriaren aurkezpena Gasteizko Mercedesen
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EBko Migrazio eta Asilo Ituna, indarrean: Europar Batasuneko herrialdeek gaurtik aurrera Migrazio eta Asilo Ituna bete beharko dute, estatu kideek horretara egokitzeko 2 urteko epea izan ondoren. Zenbait hiriburuk esparru berria benetan ezartzeko duten konpromiso mailari buruzko zalantzek baldintzatutako testuinguruan sartu da indarrean. Hamarkada bateko negoziazioen emaitza izan da ituna, eta kideen arteko desberdintasunak gaindituta lortu dute.
- EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen: 2025-2026 ikasturteko EHUren lehen graduazio bateratua hartuko du San Mamesek gaur arratsaldean. 4.000 pertsonatik gora bilduko dira, kontzertuak, omenaldiak, zientzia eta elkartasuna ardatz izango dituen ekitaldian. Berrikuntzen artean, txapelak banatuko zaizkie graduatu berriei, birretak eman beharrean. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Orain-en, 18:30etik aurrera.
- Auto elektriko berriaren aurkezpena Gasteizen, Mercedesen lantegian: Gasteizko Mercedes-Benz konpainiak VLE ibiligailu elektriko berriaren produkzio hasieraren aurkezpen insitutzionala egingo du. Bertan izango dira Imanol Pradales lehendakaria, Jordi Hereu Industria ministroa eta Mercedes-Benz konpainiako zuzendaritzako kideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.