Langabezia igo egin da EAEn abendutik hona, baina behera egin du iazko martxotik
Eustatek ostiral honetan argitaratutako 2026ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, 2.700 landun gutxiago daude eta 5.900 gehiago langabezian aurreko hiruhilekoaren aldean. Langabezia-tasa % 6,7koa da, gazteen kasuan % 12,5ekoa.
Eraikuntzan % 7 igo da okupazioa abendutik. EFEren artxiboko argazkia.
EUSTATek, Euskal Estatistika Erakundeak, asteazken honetan argitaratu ditu urteko lehen hiruhilekoaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren emaitzak eta datuetatik ondorioztatzen da, 2026ko lehen hiruhilekoan egoerak okerrera egin duela Euskadin aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina hobetu egin dela 2025eko hiruhileko berarekin alderatuta.
2026ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, 2.700 landun gutxiago eta 5.900 langabe gehiago daude aurreko hiruhilekoaren aldean.
Lanean diharduten pertsonak 1.013.600 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.700 gutxiago beraz, baina aurreko urteko hiruhileko berean baino 18.700 gehiago (% 1,9).
Aurreko hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean 3.800 pertsona gutxiago (%-0,5) daude lanean eta industrian, 3.200 gutxiago (%-1,6); aldiz, eraikuntzan 4.200 gehiago (%+7) daude, eta, lehen sektorean, 100 gehiago (%+1,1).
2026ko lehen hiruhilekoaren amaieran, 73.300 pertsona daude EAEn lan egin nahi eta lanik gabe. Aurreko hiruhilekoan baino 5.900 gehiago dira, eta langabezia-tasa % 6,7ra iritsi da, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gehiago.
Hala ere, 2025eko hiruhileko berarekin alderatuta, datuek erakusten dute Euskadin 1.300 pertsona gutxiago daudela langabezian, iazko une berean (% 7ko langabezia-tasa) baino ehuneko hiru hamarren gutxiago.
16-24 urteko gazteen artean langabezia-tasa % 12,5koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 9 hamarren gehiago eta aurreko urteko hiruhileko berean baino hamarren bat gutxiago.
Euskadiko 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 56,4 aktiboa da, aurreko hiruhilekoko ehuneko bera. 16-64 urteko biztanleriaren artean, okupazio-tasa lau hamarren bat jaitsi da, % 71,5era arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.