ELA, UGT, LAB eta ESK sindikatuek Tubos Reunidosen erregulazioko espedientearen aurkako helegiteak jarri dituzte
Sindikatu bakoitzak bere aldetik jarri du helegitea EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. 242 kaleratze aurreikusten dituen enplegu erregulazioko espedientea bertan behera gera dadila eskatu dute, neurriz kanpokoa eta ondo arrazoitu gabe dela esanez. Gaur berriro atera dira kalera langileak, Bilbon.
ELA, UGT, LAG eta ESK sindikatuek Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen (EEE) aurkako helegiteak aurkeztu dituzte EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, txostena baliogabe uztea eskatzeko. Besteak beste, salatu dute forma akatsak daudela, negoziazioan gardentasunik ez dela egon eta espedientea onartzeko arrazoirik ez dagoela.
Sindikatu bakoitzak bere aldetik aurkeztu du helegitea. Bere idatzian, ELAk eskatu du espedientea bertan behera uzteko, "zuzenbidearekin" bat ez datorrela argudiatuta. "Altzairutegia eta logistika mantentzea" bermatuko duen "benetako industria plan bat" eta "derrigorrezko kaleratzerik ez" egotea exijitu du sindikatu abertzaleak.
LABek ere goizean aurkeztu du bere errekurtsoa. "Gardentasun faltak, benetako negoziazio ezak eta egiturazko neurrien inposizioak markatutako prozesua" dela azaldu du sindikatuak, eta azpimarratu du gardentasun eza ez dela soilik enpresaren erantzukizuna. "Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin, aldundiekin eta Amurrioko alkatearekin berriki egindako bileran ere ez zen erantzun argirik eta informazio zehatzik eman funtsezko gaiei buruz".
Bere aldetik, ESK sindikatuak ere bere helegitean salatu du espedientea “neurriz kanpokoa” dela, eta ez dagoela arrazoirik 242 langile kaleratzeko.
Azkenik, UGTk arratsaldean jarriko du helegitea. Zentral horren arabera, kontsultetarako epean forma akatsak egon ziren, eta ikuskapenerako aldian ere urraketak izan ziren.
Helegitea aurkeztu ez duen bakarra CCOO sindikatua izan da. Esan duenez, ez du bat egin gehiengoarekin, zuzendaritzak langileei mahai gainean jarritako azken proposamenak aurrera egin ez zuelako.
Manifestazioa, Bilbon
Bestalde, langileek berriro manifestazioa egin dute gaur Bilbon, eta Tubos Reunidosek duen egoitzaren atarian elkarretaratzea ere egin dute.
Langileen batzordeak zuzendaritzari beste behin eskatu dio espedientea atzera botatzeko, Amurrioko altzairutegia ez ixteko eta logistika arloa kanpora ateratzeko plana ere bertan behera uzteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.