100 mila pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzako LEParen lehen fasean
Orain arteko prozesuetan inoiz izan den izen-emate kopururik handiena izan da. Fase horretan 9 kategoriatarako lanpostuak eskaini dira, besteak beste, administrari, erizain eta zeladore postuak. Azterketak ekainean izango dira.
Osakidetzako azterketak.
101.693 lagunek eman dute izena Osakidetzako lan eskaintza publikoko lehen fasean martxoaren 23an eskaera egiteko epea zabaldu zenetik; orain arte hautaketa-prozesu arruntetan izan den parte-hartzaile kopururik handiena.
Lehen fasean “masibo” gisa katalogatutako 9 kategorietan izena eman zitekeen: administrari laguntzailea, administraria, erizaina, erizaintzako laguntzailea, zerbitzuko langilea, zeladorea, fisioterapeuta, laborategiko teknikaria, eta administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria lanpostuetan.
Horietan, % 20 igo da izen-emateen kopurua, azken LEPekin alderatuta. Igoera “oso positiboki” baloratu du Osakidetzak, herritarrek enplegu publikoa ongi baloratzen dutela irizten baitio.
Lehen fase horretan izena emateko epea joan den martxoaren 23an hasi zen, eta gaur, apirilaren 22an, amaitu da.
Berrikuntzak azterketetan
Azterketak ekainaren 19an, 20an eta 21ean izango dira, Barakaldoko BECen, orain arteko esperientziaren arabera, proba jendetsuak izan ohi direlako.
Prozesuak hainbat berrikuntza ditu aurreko LEPekin alderatuta; besteak beste, test motako azterketa bakarra egitea. Prestakuntza errazteko, Osakidetzak galdera-sortak banatu dizkie hautagaiei, izena emateko epearen barruan.
Gainera, nota hiru urtez gorde ahalko da.
Hasi berri den 2023-2024-2025eko lan-eskaintza publikoa inoizko prozedurarik jendetsuena izango dela aurreikusten du Osakidetzak. Guztira 5.425 plaza eskainiko ditu, 107 kategoriatan banatuta.
Gainerako 98 hautaketa-prozesuetan izena emateko epeak ekainean eta irailean abiatuko dira eta azterketak urteko azken lauhilekoan egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.