ENPLEGU PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzarako lan-eskaintzaren lehen probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira 

Aurreko deialdiekin alderatua, badira zenbait berritasun: besteak beste, probaren nota gorde ahalko da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Guztira, 5.425 lanpostu eskainiko dira, eta 2.160 berriak izango dira. 

osakidetza ope
Artxiboko irudia.

Osakidetzak gaur argitaratu ditu 2023-2024-2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako azterketen datak eta ordutegiak. Barakaldoko BEC erakustazokan egingo dira azterketak ekainaren 19an, 20an eta 21ean

Joan den martxoaren 23an hasi zen izena emateko epea, eta, denera, bederatzi kategoria profesionaletarako plazak dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako oharraren arabera, hiru txandatan egingo dira hautaketa probak: 09:30ean, 13:30ean eta 17:30ean. 

Aurreko deialdiekin alderatuta, badira zenbait berritasun: besteak beste, probaren nota gorde ahalko da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Osakidetzak eskuragarri jarri du hautaketa-prozesu bakoitzari dagokion galdera-sorta, hautagaiek errazago presta ditzaten probak.

Guztira, 5.425 lanpostu eskainiko dira, eta 2.160 berriak izango dira. 

Kategoriak, datak eta ordutegiak

Ekainak 19

  • Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria: 09:30
  • Fisioterapeuta: 13:30
  • Laborategiko teknikari espezialista: 17:30

Ekainak 20

  • Zeladorea: 09:30
  • Erizaintzako laguntzailea: 13:30
  • Zerbitzuetako langilea: 17:30

Ekainak 21

  • Erizaina: 09:30
  • Administrazioko laguntzailea: 13:30
  • Administraria: 17:30

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X