Santurtzik Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko du igandean "Ehunetan" lelopean
Musika, kultura, gastronomia, jolasak eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak izango dira, eskola publiko inklusibo, euskaldun eta berritzaile bat aldarrikatzeko bidean.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 33. edizioa ospatuko dute bihar, igandea, Santurtzin, "Ehunetan" lelopean. Bertan, kultur jarduerak, musika, ikuskizunak eta tailerrak izango dira, besteak beste, "Euskal Eskola Publikoa indartzeko eta ospatzeko bidean". Aurreko edizioetan bezala, ospakizunak helburu du eskola publikoa euskal hezkuntza sistemaren ardatz gisa aldarrikatzea.
"Komunitate hau osatzen dugun milaka pertsonen elkargunea izateaz gain, Eskola Publikoa ahalduntzea du helburu jaiak, eta egun aproposa bihurtu da Euskal Eskola Publikoaren berezko ezaugarriak ezagutarazteko: guztiona da, euskararen eta euskal kulturaren sustatzaile da, herrian errotua dago eta hezkuntza komunitatearen eta komunitate berritzailearen parte-hartzean oinarritua dago", adierazi zuten antolatzaileek aurkezpenean.
Urduñaren lekukoa hartu ondoren, biharko festa erraldoiak lau gune izango ditu:
Las Viñas Eskola
Las Viñas Eskola jaiaren gune nagusietako bat izango da. Egitaraua 11:00etan hasiko da, Loa eta Laiaren emanaldiarekin. 13:00etan, Sardina freskue antzerki musikatuaren txanda iritsiko da, eta 16:00etan, berriz, Go!azenen ikuskizuna, EITBren eskutik.
Gernika parkea
Gernika parkeak gastronomia eta musika uztartuko ditu, eta bazkari herrikoia hartuko du. Tiketak Gernika parkean bertan erosi ahalko dira. Halaber, Deiedra igoko da taula gainera 13:30ean, eta Bion Proyect, 15:00etan.
Parke Nagusia
Parke Nagusiak proposamen ugari bilduko ditu egun osoan zehar. Familiek PAIren jolasak, Jokairen joko mitologikoak, Makusi gunea, Athletic Fundazioaren puzgarriak eta tailerrak izango dituzte bertan etxeko guztien gozamenerako.
Gainera, Berria egunkariaren gunea egongo da, eta Asier Kidamenek magia saioa eskainiko du.
Portua
Agertoki nagusian, 12:30ean, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arituko dira, Zerua lapurtu dute ikuskizunarekin. Arratsaldean, 17:00etan, NAZen kontzertua egongo da, eta 18:30ean, Tapia eta Leturiarena.
Egun osoan hainbat jarduera izango dira, hala nola EROSKIren Elikadura Eskolaren gunea, herri kirolen erakustaldiak, Euskal Eskola Publikoaz Harro gunea, Kaiku Baserri Txokoa, BBK Jolasak...
Animazioa kaleetan
Santurtziko kaleetan zehar, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak antolatutako kalejira egongo da, Reperkusion feminista batukadak lagunduta.
Zure interesekoa izan daiteke
Bonelli arranoaren itzulera: bi kume berrik itxaropena piztu dute berriro Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekartzearekin baina, bertakoekin gurutzatu eta kume berriak izan dituzte. Aurten bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara Babes Bereziko Kultura Ondasun Immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "euskarari prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.