Emakume batek sexu-erasoa salatu du Bilbon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta ustezko erasotzailea atxilotu du, 26 urteko gizon bat, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Erasoa larunbat goizean jazo zen, Bilboko Iturralde auzoan.
43 urteko emakume batek sexu-erasoa salatu du Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta ustezko erasotzailea atxilotu du, 26 urteko gizon bat, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Erasoa larunbat goizean jazo zen, Bilboko Iturralde auzoan.
Biktima Basurtuko Ospitalera eraman zuten, sexu-erasoen biktimentzako protokoloa abian jarri ondoren.
Atxilotua Bilboko ertzain-etxera eraman dute, polizia-eginbideekin jarraitzeko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren baten berri baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ezabatu egin behar da.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak