BASO-SUTEAK FRANTZIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Girondako suteek 220.000 pertsona ebakuatzera behartu dituzte, sua Bordeleraino hurbiltzen ari den bitartean

Sua Bordele erdigunetik 15 kilometrora dago jada, eta 42.000 hektarea erre ditu. Frantzian, aurten, ia 100.000 hektarea kiskali dira, inoizko daturik handiena.

(Foto de ARCHIVO)

Bomberos intentan extinguir el incendio desatado en Gironda, en el sur de Francia



REMITIDA / HANDOUT por SERVICIO DE BOMBEROS Y RESCATE DE GIRONDA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/7/2026
Bomberos intentan extinguir un foco de incendio en Gironda. Foto: Europa Press

Frantziako hego-mendebaldeko Gironda departamenduan piztutako baso-sute handiak kontrolik gabe jarraitzen du, eta dagoeneko 220.000 pertsona ebakuatzera behartu ditu. Joan den asteazkenean piztu zen sua, Arcachongo badiaren inguruan, eta Bordelerantz egiten ari da. Igande honetan, hiriko alkate Thomas Cazenavek baieztatu duenez, 15 kilometrora baino ez dago.

Suteak 42.000 hektarea erre ditu Girondan. Frantzia osoan, berriz, aurten ia 100.000 hektarea kiskali dira jada, eta hori inoizko daturik handiena da, Frantziako agintarien arabera.

Ebakuazio gehiago eta zirkulazio etenak

Agintariek beste bost udalerri husteko agindua eman dute gauean: Marcheprime, Le Barp, Biganos, Mios eta Cestas. Horren ondorioz, sutea hasi zenetik etxeak edo ostatu turistikoak utzi behar izan dituztenen kopurua 220.000ra igo da.

Girondako Prefeturak, gainera, A63 autobidea zati batean ixteko agindua eman du. Errepide hori Bordele eta Espainiaren arteko lotura nagusietako bat da. Era berean, Bordele hegoaldeko tren-zirkulazioa eten dute, eta herritarrei kaltetutako eremura ez joateko eskatu diete.

Haizeak sua berriz bizkortu du

Girondako Prefeturaren arabera, sua azkar hedatu da gauean, landaredia oso lehor zegoelako eta orduko 40 kilometroko haize-boladak izan direlako.

Gainera, agintariek baieztatu dute pirokumulonimbo fenomenoa sortu dela. Sutearen beroak eragindako hodei mota horrek suaren portaera askoz ere ezegonkorragoa eta aurreikusten zailagoa bihurtzen du, eta hedapena bizkortzen du.

2.500 lagunetik gora ari dira sua itzaltzen

Sutea itzaltzeko lanetan 1.500 suhiltzaile ari dira lanean, 1.000 militar ingururen eta 18 aire-bitarteren laguntzarekin. Horien artean dago A400M hegazkin militarra, 20 tona produktu su-atzeratzaile jaurtitzeko gaitasuna duena.

Militarrek, gainera, herritarren ebakuazioan, etxebizitzak eta azpiegiturak babesten, osasun-laguntzan eta ebakuatutako pertsonei laguntza logistikoa ematen dihardute.

Lau pertsona ikerketapean, arriskuzko jokabideengatik

Bordeleko Fiskaltzak hainbat ikerketa ditu zabalik larrialdiak iraun bitartean izandako arriskuzko jokabideengatik. Larunbatean hiru gizon atxilotu zituzten: bi, 19 eta 21 urtekoak, autobide batera eta kirol-instalazio batera su artifizialak jaurtitzea egotzita; eta hirugarren bat, 33 urtekoa, sastrakak nahita su ematea leporatuta.

Horrez gain, laugarren gizon bat epaituko dute, baso-eremu batean erretzen eta barbakoa egiten harrapatu baitzuten suteek eragindako larrialdi betean. Fiskaltzak argitu du, oraingoz, ez dagoela gertakari horien eta Girondako sute handiaren arteko loturarik, baina haren jokabideak segurtasun publikoa arriskuan jarri zuela uste du.

Beste sute batzuk ere aktibo daude Frantzian

Girondakoaz gain, Frantziako beste hainbat tokitan ere sute handiak daude. Landetan, suteak aktibo jarraitzen du, nahiz eta egoera zertxobait egonkortu den. Dagoeneko 3.600 hektarea erre ditu, eta ebakuatutako 30.000 lagunetatik 3.000 etxera itzuli ahal izan dira.

Var departamenduan, berriz, hego-ekialdean, beste sute bat berpiztu da, eta 2.000 pertsona inguru ebakuatzera behartu ditu, 3.250 hektarea kiskali ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

AMDEP9449. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 24/07/2026.- Captura de una transmisión de la cadena C-Span del presidente de EE.UU., Donald Trump, durante la Cena de Corresponsales de La Casa Blanca este viernes, donde bromeo con la posibilidad de presentarse a las elecciones presidenciales de 2028 y se colocó una gorra roja con el año 2028 en la parte frontal, en Washington (EE.UU.). EFE/ C-Span /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump

Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X