SUTEA ERANDION

Guardar
Quitar de mi lista

Erandioko birziklatze enpresa batean sutea izan dela eta, Osasun Publikoak airearen neurketak egin behar izan ditu

Sua igande goizaldean piztu da, material elektronikoa eta hondakin-materiala erre ditu, eta, ondorioz, ke-hodei beltza sortu da.

Publicidad
18:00 - 20:00

Sutea izan da gaur goizaldean Erandion, plastikoak birziklatzen dituen enpresa batean, eta, hori dela eta, Osasun Sailak airearen kalitatea neurtu behar izan du.

Gauerdiaren ostean, Kanterabidean kokatutako enpresa batean pilatuta zeuden material elektroniko eta hondakin batzuek su hartu dute, eta ke-hodei beltza sortu da. Ondorioz, Osasun Publikoak neurketak egin ditu.

Suhiltzaileek goizaldeko ordu biak aldera itzali dute sua, eta lauretan, airearen kalitatea egokia zela egiaztatu ondoren, gertakaria amaitutzat eman dute.

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X