Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Sua egonkortuta dago. Argazkia: Europa Press.
Gizon bat hil da gaur Manises (Valentzia) udalerriko sakan batean piztutako sutean. Gainera, bost pertsona ospitaleratu dituzte kea arnastu eta erredurak egin baitituzte, Larrialdietako Informazio eta Koordinazio Zentroaren arabera.
Sua 12:45 aldera piztu da Salt de l'Aigua sakaneko landaredia eremu batean, Manisesen. Aireko lau baliabide eta bederatzi suhiltzaile talde aritu dira sua itzaltzeko lanetan, eta sutea egonkortzea lortu dute.
Halaber, Oinarrizko Bizi Euskarriko hiru anbulantzia eta Premiazko Garraioko beste bi bertaratu dira, zaurituak artatzeko.
Manisesko Udalak bi dolu-egun dekretatu ditu —igandea eta astelehena—, eta eskerrak eman dizkie Suhiltzaileei, Babes Zibilari, Poliziari eta Guardia Zibilari, sua itzaltzeko lanetan izandako “koordinazio bikainagatik”.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak