Sanchezek Estatu ituna eskatu du larrialdi klimatikoen aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak Cenicientosen Aginte Postu Aurreratua bisitatu du, eta Madrilgo eta Avilako suteak koordinatzeko aginte bakarra iragarri du. Gainera, sua kontrolatzeko "aukera-leiho bat" dagoela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abelburuak bueltan dira ganadu ferietan, dermatosi nodularraren aurkako neurriak lausotuta
Behiek, ardi, asto, behor eta hegaztiekin partekatu dute azoka, Jaurlaritzak dermatosi nodular kutsakorraren aukako neurriak lausotu ostean. 2025eko urriaz geroztik, debekatuta egon dira abereok azoketan, gaitza hedatzea ekiditeko. Behin abereak txertatuta, ganadu azokak itzuli dira.
Bizkaiko suhiltzaileak Madrilgo Erkidegora abiatu dira sua itzaltzen laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdietan espezializatutako talde bat bidali du bertara. Helburua da suteak itzaltzeko lanetan laguntzea eta larrialdi zerbitzuen erantzuna indartzea.
Baso-sute batek sei hektarea inguru erre ditu Elbeten
Sua larunbat goizaldean piztu da, eta sastrakadiari eta uztondoei eragin die batez ere; pinudi batzuk ere hartu ditu. Ez da etxebizitzarik hustu behar izan, eta ez da inor zauritu.
EITBk koproduzitutako "Se llamaba como yo" podcastak nazioarteko Gabo sari entzutetsua irabazi du
Isabel Cadenas egileak jaso du golardoa bart arratsaldean Bogotako Jorge Eliécer Gaitán udal antzokian egindako ekitaldian. Aurretik Ondas saria jaso zuen lana GUAU audio plataforman dago entzungai.
Normaltasuna nagusi AP-68 autobidean, Amurrion, 8 kilometroko auto-ilarak izan ostean
Hiru pertsona zauritu dira bi ibilgailuk talka eginda; bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena Galdakaokora.
Txirrindulari bat zauritu da N-634 errepidean, Zornotzan
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Goizeko lehen orduan jazo da istripua. Pertsona batek larrialdi-zerbitzuei deitu die, txirrindularia galtzadan topatu ondoren.
Madrilgo eta Avilako suteek ia 80.000 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Haizearen norabide-aldaketak ebakuazio gehiago eragin ditu, tartean Cenicientosen zegoen Aginte Aurreratuarena; suteek, gainera, ia 25.000 hektarea kiskali dituzte.
Adarkatu bat Tuterako jaietako lehen entzierroan
Zauritua, 29 urteko gizon bat, Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute. Marcos Nuñez ganadutegiko zekorrak izan dira protagonistak lehen entzierroan.
Galar inguruan piztutako sasi-sutea egonkortu dute
Traktore baten balizko akats mekaniko batek eragindako suteak Iruñearekiko trenbide-konexioa moztu du, zazpi suhiltzaile-parke mugiarazi ditu eta Noaingo aireportuko alertak aktibatu ditu.