Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk koproduzitutako "Se llamaba como yo" podcastak nazioarteko Gabo sari entzutetsua irabazi du

Isabel Cadenas egileak jaso du golardoa bart arratsaldean Bogotako Jorge Eliécer Gaitán udal antzokian egindako ekitaldian. Aurretik Ondas saria jaso zuen lana GUAU audio plataforman dago entzungai.

Podcast Se llamaba como yo

Iberoamerikako kazetaritza lan onenak nabarmentzen dituen Gabo saria irabazi du Isabel Cadenasen "Se llamaba como yo" podcastak, audio onenaren atalean. Iaz Ondas saria jaso zuen lana EITBk koproduzitutakoa da eta entzungai dago GUAU audio plataforman. Gabriel García Marquez idazlearen ohoretan egiten den Gabo jaialdiaren barruan egin da sari banaketa, bart arratsaldean, Bogotako Jorge Eliécer Gaitán udal antzokian, eta egileak berak jaso du golardoa.

Gabo jaialdia Iberoamerikako kazetari, idazle eta istorioko kontalarien kultur topaketa garrantzitsua da. Jaialdiaren inguru-marian egiten den Gabo sarietan aurten Iberoamerika osoko 1915 lan aurkeztu dira. Kazetaritza lanok 20 herrialdetakoak dira eta lehiaketako bost sailetan lehiatzen dira (Audioa, Estaldura, Argazkia, Irudia eta Testua). Nazioarteko epaimahaiak 50 hautagai aukeratu zituen, eta, ondoren, 15 finalista.

"Se llamaba como yo" podcastak, oinarrian, ahizparen izena hartu zuen emakume baten istorioa kontatzen du. Ahizpa bera jaio baino bi urte lehenago hil zen, bonba baten ondorioz, Amarako geltokian, Donostian. Isiltasun baten istorioa da: neskato haren dolua ezkutuan bizi izan zuen familia batena. Isiltasun astun bat, egunerokoa, eta ikerketa, ezinezkoa zirudien garaian. Eta, berrogeita hamar urte geroago, isiltasuna apurtzera etorri zen zarataren istorioa ere bada. Eta herrialde oso batentzat izan zuen esanahia ere azaltzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X