Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna nagusi AP-68 autobidean, Amurrion, 8 kilometroko auto-ilarak izan ostean

Hiru pertsona zauritu dira bi ibilgailuk talka eginda; bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena Galdakaokora.

Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute AP-68 autobidean, Amurrio parean, eta 8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Gasteizerako noranzkoan. 20:30erako, ordea, errei guztiak zabaldu dituzte eta bideak normaltasuna berreskuratu du.

Istripua 13:30 aldera izan da, eta hiru pertsona zauritu dira. Bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea Galdakaokora, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Eskoriatzan, berriz, 3 kilometroko pilaketak sortu dira AP-1ean, Gasteizerako bidean, kamioi bat matxuratu ostean. Garabi batek bidetik kendu ostean, errei guztiak ireki dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X